HILABETE BAT ITXARON BEHAR








Arratsaldea bukatu da, Ilargia hasi da gure Trenari musuak bidaltzen. Ze ederra den bidaiatzea horrelako Tren batean eta ez naiz batere bidai zalea, baina hau ezberdina da, bai bidaia eta bai
Trena.
Momentu batzutan Rafaelekin, Hendaiako Alkatearekin gogoratzen naiz, zenbat aldiz aipatzen zuen Zorionaren trena.
Ba hemen gaude Rafael, primeran, ia ia esan nuen, merezi dugun bezela.
Egia da, ez zaigu ezer falta, Sukaldaria falta genuen eta primerako mutil gaztea ekarri digute, zer eskatu behar dugu gehiago.
Ondo afaldu dugu, ugari eta orain denok gaude hamarrak jotzeko zain, hemen gehienak erretzeko amorratzen gaude, erretzeko, Txanpaina edateko eta biziari beste maila bat emateko.
Ez da batere berdin ura edan, gutxi jan, ez erre; ez dut esan nahi hori txarra denik, hori ona da, baina horrelako bidai batean, ba ez da oso egokia.
Kontutan hartu behar da, hemen, momentu askotan inspirazio handia behar dela eta hori ez da lortzen urarekin, bai zera!!!
Udaletxeak galdetu zidan, ea zer eskatzen nuen bidai hau egiteko eta hauxe izan zen erantzuna: egunero Remelluri botila bat.
Arratsaldetan lasai lasai, ardo beltz kategorikoa edanez, bizia poztu egiten da pila bat.
Hemen poztu dena beste pila bat Ainhoa izanda. Kolpe batean purua piztu du eta Txanpain botila ireki, hori da trebezia, beste dena borondatea.
Falta zena azaldu da, Musika, hau da hau jartzen ari den giroa, primerakoa.
Musika, tragoa, hitza, ez da ezer falta. Ez da ezer falta, Miren Arregi egongelan dagoen mahai gainera igo delako.
-- Zer iruditu zaizue Trenaren hasiera?
Inork ez du ezer esaten, agian galdera zuzenegia da, piskat arinagoa izan ba zen….
-- Inork ez du ezer esan behar?
Apaiz izandakoa eskua altxa du.
-- Hemen eskurik ez altxa, hasi berriketan Joxetxo, eman egurra.
-- Hasiera nahiko eztabaidagarria da, txerri baten ama….ez dakigu posible den….
-- Egon ,egon, hemen beste norbaitek zalantzan jartzen baldin ba du, posible den hala ez
zerbait egitea, trenetik botako dut. Hemen dena posible da, baita Trena hegan hastea ere!!!
-- Miren, pentsatzen duguna esateko- Idoia gorritu da dagoeneko- askatasuna izango dugu ezta.
-- Bai noski, baina ez hartu jarrera ezkorrak, Tren honen ezaugarri handiena baikortasuna da, gainera ez da baikortasuna beharrik, Amazonasen horrelako kasuak asko eman dira. Abere ezberdinen arteko harremanak ez dira gaurkoak.
-- Noski ezetz, milaka eta milaka urtetan ari dira gertatzen horrelako kasuak.- Patxi bere saltsan dago- Ni adibidez hipopotamo baten aita naiz.
Treneko egongelan bidaiariek bata besteari begiratu dira, ba dirudi harritu egin direla hori entzun dutenean. Ni ere harritu egin naiz piskat… gizon hori hipopotamo baten aita dela, beno ez naiz hasiko esaten nik zer pentsatzen dudan, ni nago hemen ikusten dudana idazteko eta hori egingo dut.
Momentu honetan giro nahasia dago egongelan, aprobetxatzen dute trago txiki bat egiteko. Batzuk Txanpaina edaten dute, besteak whiskya, dena da denbora piskat hartzea pentsatzeko.
-- Nere ustez aldatu egin behar dugu eztabaidaren mamia,- Joxetxok sakondu egin nahi du – nere ustez planteatu behar duguna da, ia zilegia den txerri bati bizia ematea eta ez haur bati.
-- Hori ezin da horrela planteatu. Arantxak erabaki du txerri baten ama izan nahi duela eta kitto. Guk ez daukagu ezer esateko. Txomin ziur dago.
-- Ez, ez, guk ez daukagu ezer esateko horri buruz – Sukaldariak hartu du hitza – nik esan nahi dudana da, agian berak ez duela jarrera jatorra izan seme- alabekin, ez dela ama ona izan eta horregatik ez dutela maite.
Berriro Miren igo da mahai gainera, ikaragarria da emakume honen sasoia.
-- Treneko eztabaidetan ez dugu alde egin behar gure eremutik, gure eremua Zoriona da eta hona etortzen diren denak Zoriona lortzeko eskubide osoa dute.
-- Ni ez nago horren aurka – Simon Sukaldariak jarraitzen du hitzegiten – baino ez da egi borobila zuk esan duzuna.
-- Nola ez dela egi borobila nik esan dudana. Bidaiari denak eskubide osoa dute Zoriona lortzeko eta eztabaida bukatu da. Argia itzali eta Gabon denoiri.
Kriston karakterra dauka emakume txiki honek. Hemen erdia baino gehiago edaten ari ginen zerbait eta orain ezin dugu baso uztu. Dena ilunpetan dago, ez da ezer ikusten.

LEHEN ATALAREN AMAIERA


hurrengo kapitulua : DIRU PISKAT BEHAR DA