DIRU PISKAT BEHAR DA










BIGARREN ATALAREN HASIERA

Ze gaizki egin dudan lo! Ez dakit zer gertatu zaidan, baina ez dut begirik itxi. Seguraski izango da ez nagoelako ohituta Trenean lo egiten.
Egia da ez dudala gehiegi bidaiatu, baina piskat bai, gainera Trenaren gelak ia ia nere etxekoak bezela dira.
Nere ohea oso polita da, ez da oso handia , txiki xamarra da eta dago gelaren hizkin batean, horrek xarma ematen dio.
Lehioa ireki dut eta gaur ere eguraldi ona egingo du. Euskal Herrian denetik egiten du, batzutan euria eta beste batzutan Eguzkia, hori da behar dena, bestela lurrak ez du bere fruituak ematen eta ibaiak ez dute urik eta guk ez ditugu eguneroko gauzak.
Gelatik ikusten ari naiz Ziburuko herria, gaztetan asko ibili naiz herri honetan, bizi ere bizi izandu naiz hemen, zenbat gauza ari zaizkidan etortzen burura, baina orain ez daukat denborarik garai haietako kontuak gogoratzeko.
Egongelan hasi dira gauzak jasotzen, Mirenek egin ditu bi buelta, laister sartuko da Ziburuko bidaiaria, geltokia ez dago batere urruti.
Normalki ez dut begiratzeko eskubiderik, hemen ia inork ez du jakiteko eskubiderik, gero gertatzen dena da, ba nahigabe ere entzuten duzula nor den hurrengo bidaiaria.
Adibidez lehen entzun dut, hurrengo bidaiaria berrehun urteko aitona dela, hori ez da egia, berrehun urteko aitonik ez dago Europa osoan. Altzan zegoen aiton bat oso zaharra eta ehunda larogei urtekin hil zen.
Gaur egun Europan eta mundu osoan, ehun urtetik gora oso jende gutxi dago.
Beno, orain buru belarri sartuko naiz nere lanean.
Zorionaren Trena Ziburu ondoan dago, horrek esan nahi du abiada jaitsi egin duela, hemendik aurrera dena izango da poliki poliki.
Hemengo geltokia oso berria da, atzo egin zuten, herri osoa aritu zen lanean eta hara hemen lanaren fruitua.
Orain arte ez dut ikusi geltokia, oso gutxi falta zait….han dago. Egia esan, ez nuen pentsatzen hor egongo zenik.
Ez dakit zergatik pentsatzen nuen Urruna aldetik egongo zela. Beno berdin da, hemen gaude eta hor kanpoan norbait dago Trenera igotzeko amorratzen.
Hemen barruan dena prest dago, atea ireki behar dutenak, bere lana egin dute, orain falta zaie, bidaiariari Trenera igotzea.
Berriro Trenak jaitsi du abiada, oraintxe ez da ezer falta. Lehiotik ikusten dut neska gazte bat korrika datorrela, eskuan haritz hostoa dakar, bera da bidaiaria.
Orain da momentua, seguraski treneko momentu ederrena, orain hasi da berriro Kaxiano abesten, Lizartzako artista handia ez da hil eta ez da hilko, nola ba !!!
Zorionak zure urtebetetzean, Zorionak…..
Ze ederra den abesti hau!!!
Korrika datorren neska gaztea, seguraski Kaxianori entzunda abiada handitu egin du, ia ziur nago, zeren segundo batzuk gehiago nahikoak izan dira Trenera sartzeko.
Neska gazte mardula da, hogeita bost urte inguru izango ditu, sasoi betean dago.
Denak harrituta gelditu gara, berehala bukatu da Trenera sartzeko dagoen protokoloa, Mirenek animatu du neska gaztea, ea ze Zorion mota lortu nahi duen esatera.
-- Kaixo lagunak, Maite Klowasky naiz eta nere ametsa edo nere Zoriona da, Hamar Bilioi Euroren jabe izatea.
Lehergailu batek baino estanda handiagoa egin du Maitek esan duena. Miren, garraxika esaten ari da isiltzeko.
-- Iso !!!!! Iso esan dut!!!!!!!!
Inork ez dio kasurik egiten eta alde batetik normal xamarra da. Sekulako inpaktoa egin du Maitek.
Miren aspertu eginda garraxika, momentu honetan ez daki zer egin, gehienetan egiten duen bezela mahai gainera igo da.
Treneko egongela mugitzen ari da, norbaitek ACDC jarri du kristoren bolumenean, hau da hau hemen jartzen ari den giroa.
Neri talde hori pila bat gustatzen zait eta ikusten dudanez ez naiz bakarra!
Jaun-Andreok momentu honetan Patxiku Egiazabal, Hendaiako itsua egongelan sartu da garagardo bat eske.
Hori ez da larria, larriena da kolokatuta dagoela, ondo kolokatuta gainera, hala ere, bi makuluekin ederki moldatzen da dantzan egiteko.
Hori dauka Tren honek ona, edonorrek ahal duela Zoriona lortu hemen barruan.
Baina, beti dago baina bat, inork ez daki momentu honetan Trenak ze norabidea hartu duen, ba dakizue gidaria nolako egoeretan aurkitzen den.
Beno, pentsatzen jarrita, Zorionaren trenak gidaria behar du ?
Zorionak gidaria behar du? Bai? Edo ez? Nahi duzun bezela.
POZA ZORIONAREN ODOLA DA !! !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!





hurrengo kapitulua


MUSIKA LAGUN ONENA DA