ETA ZER EGIN ?



Bidaiari gehienak ate ondoan daude, horrek asko erreztu du egin behar zen lana. Kanpoko lan dena egina dagoenez, Kaxianon txanda da eta berehala hasiko da Tren honen sorginkeria lanean.
Treneko arduradunak egin du, egin behar zuen keinua, aurrera!!!
-- Inaki Altolagirre naiz, berrogei urte ditut eta nere Zoriona lo egin gabe bizitzea da.
Ze hasiera!!! Ea nor den gai arazo hori Zorionaren bidean jartzeko.
Gehienetan bezela Miren edo bestela sikologak hartzen dute hitza. Beraien formakuntzak horretarako prestatu ditu.
-- Inaki, posible zenduke piskat gehiago zehaztea – Ainhoak ireki du elkarhizketa - adibidez zergatik nahi duzun lo egin gabe bizitzea.
-- Bakarrik bizi naiz, baserri bat eta berrehun behi ditut eta neretzat lan gehiegi da. Egun osoa lanean pasatzen dut eta gero gauean leher eginda nago, oheratu egiten naiz eta noski, hori ez da bizia, nik horrela ez dut hil nahi.
Egongela osoa isildu egin da, hemen inork ez dauka gaitasunik ari horri jarraitzeko. Nere ustez Udaletxearen errua da eta esango dut zergatik. Tren hau martxan jarri zenean, denok pentsatu genuen Zoriona lortzea askoz errezagoa izango zela eta ez da horrela.
Orain atzera egitea ezin da, beraz goazen aurrera.
Denbora gehiegi pasa da eta nola inork ez duen ezer esaten, Inakik berak hartuko du hitza.
-- Nik nahiko nuke, egun osoan lan egin eta gauean bizi. Batzutan afaltzera joan lagunekin edo Frontoira edo Zinemara…..bizia disfrutatu nahi dut, hori da nere ametsa.
Berriro isildu da egongela eta egongelako biztanleak, larri dabil Zorionaren Trena. Pena ematen nau egoera honek.
-- Orain dela urte batzuk – Mirenek egia edo gezurra zerbait esan behar du – Etiopian ba zegoen herri bat bizi zena lorik egin gabe.
-- Ez zuten oherik eta horregatik bizi ziren lo egin gabe. – Antton jarri da martxan - Dena den, duela hirurehun urte hil egin ziren. Aspertuta hil egin ziren gizarajo haiek. Egitasmoa porrot egin zuen, zeren bizia lo egin gabe oso monotonoa da.
-- Bizia lo egin gabe, dagoen gauzarik ederrena da. – Inakik ez du batere zalantzarik.
-- Baino arazo bat dago – Patxiren momentua iritsi da – horregatik ez dut ezer esan, oraindik ezin da horri buruz ezer egin. Beste berrogehi urte itxaron beharko dira.
-- Berrogehi urte oraindik! – Inakik ezin du sinistu.
-- Bestela beste soluzio bat badago. Izoztu egingo zaitugu eta kitto. Hemendik berrogehi urtera biziko zara lo egin gabe.
-- Eta nere behiak, denak hilko dira!
-- Horretarako ere badago soluzioa. Egipton aspaldi eraiki zuten hotzgailu erraldoia, hara eraman behi denak, nahiko leku dago. Jesukriston txakurra hantxe dago itxaroten, ez da aspertzen.
-- Nere behiak lehenago aspertuko dira Jesukriton txakurra baino.
Miren konturatu da zulo batean sartuta daudela eta Leninek esango zuena esango dut nik orain : eta zer egin?

HURRENGO KAPITULUA

MUSIKA ETA ARDOA