MUSIKA ETA ARDOA



Egoera hau puskatzeko onena Musika ipintzea da, aspaldi esan zuen Altzako harrijasotzaile batek : “ Musika Zorionaren Aberria da “.
Eta egia da. Musikak ikuitu egiten ditu gorputzak dituen gramo guztiak, ez du ezer ikuiti gabe uzten.
Beste gauza bat esango dut, Musika txarrik ez dago, ardoa bezelakoa da, ona edo oso ona. Iruditzen zait Mirenek entzun egin didala, bestela kriston kasualitatea da, zeren sei ardo kaxa jarri ditu mahai gainean.
Ardo beltza, beltz beltza, kategorikoa, patxadan edan ezkero, biziari osasuna oparitzen diona. Hori da hemen zalantzan dagoena, patxadan edan ezkero...
Ziur dagoena da, gaur inspiratzen ez dena, ito egingo dela eta tren barruan gaizki pasa behar du.
Baina beno, gero gerokoak. Momentu berezi hontan, ardo oso ona edaten ari diren bitartean, abeslaria ezin du edonor izan, oso handia izan behar du eta nor izango ote da ba, hain handia ?
LUIS MARIANO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Tren barruan gauden ia denak, Bidasoa bailaran bizi gara. Altxa kopa hori!!!!!!!!!
Ni ere nere botilatik ari naiz edaten, gaur Remelluri reserba. Zueiri kontatzeko zer gertatzen den, askotan inspirazioa behar da eta horregatik egin nuen tratua Rafaelekin, egunero botila bat edaten dut.
Musika eta ardoak bikote paregabea egiten dute, normalki giro ederra jartzen dute eta hemen horixe bera gertatu da. Biztanleak poliki poliki berotu dira eta oraindik, hanka batekin bakarrik hasi dira dantzan.
Gerri ona eduki behar da dantza egiteko, nik ez dut inoiz gerri onik izan, baina beno, bakoitzak bizi behar du daukan gerriarekin.
Zutik egoten nekatu egin naiz piskat eta horrelakotan eseritzea da onena. Duela hiru minutu Inakiri begira nago, ez dut ikusten eroso. Nabarmentzen da duen arazoa sakona dela, hitzegiteko gogoa dauka, nere ustez hitzegin baino gehiago, barrua hustu.
Pentsatzen nuen bezela sikologa bat hurbildu zaio, ez dakit kasualitatea den edo ohartu den, lanean hasteko ordua dela. Mirenek Musika jaitsi du, ba dirudi ardoak bere lana egin duela.

HURRENGO KAPITULUA

SUIZIDATU EGINGO NAIZ