ZER DU GIZON HONEK ! ! !



Gipuzkoan sartzen gara, Oiartzunen hain zuzen. Herri polita da, ba ditut lagun batzuk hortxe bizitzen eta ez hori bakarrik, Maider gure alaba ere, hor bizi da, Iturriotzen.
Ez dut inor baino jakintsuagoa izan nahi, baino iruditzen zait Oiartzunen ez dagoela geltokirik, ez dakit nola antolatu duen Mirenek hemengo lana.
Iruditzen zait zerbait prestatuta egongo dela, beno, ziur nago hemengo bidaiariak izango dituela besteak izan dituzten abaintail berdinak.
Trenak ba ditu bi morrosko Txomin eta Benat, sekulako forma fisikoa dutenak eta hoiek hemen daudela, ez dago inongo arriskurik gauzak gaizki ateratzeko.
Eta ez da ezer gaizki aterako. Egongelan bidaiariak betiko elkarhizketa egiten ari dira, mahai gaina berriz, Txanpain botilez josita dago eta batzutan pentsatzen dut Txurreroen Enparantzan nagoela.
Faltan botatzen dut Enparantza, bidai hau bukatzen dugunean joango naiz, baina zer esaten nabil, Trena Altzatik pasako da eta!
Ni mutil koskorra nintzenean, han ez zegoen geltokirik, pentsatzen dut orain egongo dela. Dena den, iritsiko da eguna handik pasatzeko.
Bitartean ba dugu muturra non sartu. Oraintxe bertan ze saltsa dagoen hemen!!!
Ez dakit nork jarri duen trikitixa martxan, beti bezela musika tope topean dago, apustu egingo nuke Astigarragatik entzuten dela.
Josetxo eta Antton eta auskalo nor gehiago dantzan edo horrelako zerbait egiten ari dira. Treneko komando berria, Idoia, Ainhoa eta Olatz zerbait eztabaidatzen dabiltza eta nola ez, Maite bere lagunekin lurrean jolasten dabil.
Laister ezingo du jolastu, bi txerriak handitzen ari dira, normala den bezela.
Treneko izarra, Miren Arregi, berriketan jo ta ke dago, Arantxarekin ondo konpontzen da, adin berdinekoak dira eta horrez gain, asko zor dio.
Bizian ba daude zor batzuk ezin direnak diruz ordaindu.
Ba horrela, batzutan aspertuz, beno hor hanka sartu dut leporaino, hemen barruan ez dago aspertzerik, beti ba dago zerbait.
Orain adibidez inork ez daki bidaiari berria neska edo mutila den, hasieran oso ondo antolatuta zegoen dena, baina orain…nere ustez konfidantza hartu dute elkarrekin eta horrek bere kalteak ekartzen ditu.
Hori arazo bat da, bestea geltokia ez dela on hoietakoa, gaurkorako prestatu dute Geltoki koskor bat eta aurrera.
Mirenek bidaiaria ikusi nahi du Geltokian, beste dena ez dio hainbeste axola. Egia da Tren barrura sartzen baldin bada, lan erdia baino gehiago egina dagoela, hortik aurrera errezagoa da dena.
Errezagoa da bai, baina hemen eskatzen duten Zorion mota, ez da batere errez lortzen.
Ia ia beldurrez nago Oiartzuar honek ze eskatuko ote duen.
Hara, ikusi dut, gizon potentea da, baina…..mozkorra dator edo oso nekatua bestela, bi aldiz erori da, orain hirugarrena.
Zer du gizon honek? Haritz ostoa ezpainetan dakar eta eskerrak, bestela dagoeneko galdu zuen.

SEIGARREN ATALAREN HASIERA

HURRENGO KAPITULUA

ETA ZER EGIN ?