LARRUN AZPIAN






HIRUGARREN ATALAREN HASIERA


Ze momentuak bizitzen ari garen JAUN_ANDREOK!!! Rafaelek esanzidanetik, ea hartuko nuen
orain egiten ari naizen lana , ziur nengoen, oso ziur, momentu ahaztezinak bizi izango genituela, zirraraz betetako anekdotak eta asko, pila bat inpaktatu diguten pasadizuak.
Adibidez Arantxak ausardia izan zuenean txerri baten ama izan nahi zuela, momentu hori neretzat ikaragarria izan zen, ahaztezina, edo egun hauetan Maitek eskatu duena….
Neri gauza batzuk pasada bat iruditzen zaizkit….hamar Bilioi eskatzea gauden egoeran, ba ez da eskaera oso normala.
Kontuan hartu behar dugu, langile batek hilean bi mila Euro irabazten dituela, irabazten


dituenak, nik ez ditut inoiz bi mila Euro irabazi eta ni bezela beste pila bat.
Orain egongelan bakarrik nago eta aprobetxatu dut nere iritzia emateko. Orain hasiko naiz idazten Treneko ekitaldiei buruz.
Hasteko esango dut giroa ez dela txarra, baina egon dira hobeak. Bidaiariek dituzten ametsak, Trena zatitu egiten dute eta normala da, kolektibo denetan daude pertsona ezberdinak, batzuk ezkerreko partaideak dira, Hendaia herri ezkertiarra da, eskubitarrak ere badaude, baino gutxiago dira.
Ba gauzak horrela daudela, Zorionaren Trena ia ia Azkaineko geltokian dago. Herri polita da Azkain, Larrun azpian dago, Donibane Lohitzun eta Sara artean.
Orain bertan hasi naiz Geltokia ikusten eta ez da oso handia, baina ez da txikia ere. Gure Trena hemendik pasatzen delako, piskat handitu egin dute.
Beti bezela, disimuluarekin begiratuko dut nor den hurrengo bidaiaria. Ez da garbi ikusten…ea orain, orain bai, Dominike Larzabal da.

Laister sartuko da Trenean lehendabiziko gizona, nahi dut esan lehendabiziko gizona Zorionaren bila datorrena, orain arte bi emakume izan dira.
Egongelan igartzen da minutu batzuk barru Trenean sartuko dela bidaiari berria. Hemen bakoitzak ba daki zer egin behar duen, horregatik ez dago batere arazorik.
Beti bezela egongelako atea ireki egin da, langileak prest daude, Kaxiano hasi da kantari, Miren dena begiratzen dago, ez du nahi hanka sartze txikiena egotea.
Momentua hau da, hemendik aurrera edozein momentuan Dominike azalduko da korrika…. norbait dator korrika, baina ez dakit Treneko bidaiaria den, aurpegia estalita dauka.
Hurbildu egin beharko luke beste piskat, hemendik zaila da….gelditu egin da Dominike, Trenak abiada jaitsi egin du.
Miren Treneko atean dago, eskuarekin garbi esaten dio Dominikeri hurbiltzeko, honek ez du mugimendurik egiten edo bai, baina txarrerako, Geltokitik alde egin nahi du.
Bat batean Mirenek bi erabaki hartu ditu : bat Trenaren abiada ia dena jaistea eta bestea, Benat eta Txomin Dominiken bila bidaltzea.
Mutil gazteak dira eta berehala lortu dute berarengana iristea. Piskat lasaitu ondoren, ba datozte Tren barrura.
Ba dirudi dena normalizatu egin dela, baino ez, dena ez dago normal, Dominike Larzabalek ez du nahi, bere aurpegia erakustea, harrigarria da, baina hala da.
Egongelan ez dago urduritasunik, dena nahiko lasai dago, hala ere kezka bat egotea ez da harritzekoa eta hori da momentu honetan Zorionaren Trenean dagoena, harridura.

HURRENGO KAPITULUA

ZUHAITZ BAT NITAZ MAITEMINDU DA