ALFERRA LAPURRA DA










Eskertzen da horrelako giro batean orain dugun bakea, lasaitasuna. Ze itsusia eta ze txarra den horrelako eztabaida.
Nik ezin dut ezer esan, baino Maiten jarrera ez zait oso jatorra iruditzen, gauden egoeran eskatzea hamar Bilioi!!!!!!
Langile batek, mekanikoa edo harotza, ez ditu irabaziko hiru mila Euro hilean, seguraski ezta bi mila ere; horregatik asko, gehiegi iruditzen zait eskatu duena, bi Biloiekin pozik eta kontentu joan beharko luke hemendik.
Beste aldetik begiratuta, gizakia aske jaiotzen da, aske eta eskubide denekin jaiotzen da haurra. Hor dago eztabaida irekia, duela milioka urte….eta beste milioka urte irekita egongo da.
Momentu honetan ez daukat batere gogorik konplikatzeko eta musika entzungo dut patxada ederrean.
Lehendabiziko aldiz ikusten dudala Treneko egongela hutsa, ez dago inor, denak atsedena hartzera joan dira.
Ba dakite hemendik ordu batzuetara, beste eztabaida egongo dela eta erabaki egingo dela zer gertatuko den Maiterekin. Erabakia beti zaila izanda eta izango da.
Bidaiariak ez dakitena, ze errieta jaso behar duten. Egongelako mahaiak ez dituzte garbitu, entzutekoa izango da Mirenen mitina!!!
Atseden piskat hartu ondoren, berriro gatoz edo berriro nator, hemen gertatzen dena kontatzera.
Eta berriro MUSIKA dago Treneko giroa markatzen, ZORIONA delako Tren honen helburua eta mundu osoaren helburua.
Eta nola diren gauzak, aspaldi entzun ez nuen abestia alaitzen ari da Trenaren bizia.
PERET HANDIA dago bere abesti ederrenetako bat kantatzen.
Burrikikito como tu, tururu, borrikito como tu, tururu, yo se mas que tu!!!!!!! GORA BIZIA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Poliki poliki ari dira hurbiltzen bidaiariak egongelara, laister, hemendik pare bat minutura hasiko da erabakiorra izango den eztabaida, zer egin behar den Maite Klowaskyrekin, bere etorkizuna dago jokoan.
Mirenek hartuko du hitza eta esan behar dut lasai dagoela, momentu honetan oso lasai dago. Mahai gainean eseri da eta itxaroten dago, oraindik falta dira bidaiari batzuk.
Mirenen aurrean eserita daude bi sikologak, piskat urrutiago Patxi eta Joxetxo, Simon sukaldaria, sukaldearen atean dago, Antton apaiz izandakoa ez du eseri nahi, urduri ikusten zaio.
-- Orain da momentua bilera hasteko – Mirenek ez du gehiago itxaron nahi – espero dut bilera lasaia izango dela, ez nuke nahi erabaki tristea hartzea, hau ez da Tren harrunta, hau Zorionaren Trena da, mundu osoa guri begira dago, ser egingo dugun, zer erabakiko dugun, zer ez dugun erabakiko.
-- Mundu guztia guri begira egongo da – Txomin Udaletxeko langilea hartu du hitza – baino ni ez nago batere ados Maiten eskaerarekin, iruditzen zait langileoi kaka eta pisa egiten digula burutik behera, guk egun osoan lan eginda, ez ditugu bi mila Euro irabazten eta berak hamar Bilioi eskatzen ditu. Lotsagarria benetan!!
-- Txomin gauza bat esango dizut – emakume txikia hasi da handitzen – Tren honetan lotsagarria ez dago ezer. Guk Maiteri Zoriona zor diogu, hori da gure eztabaida.
-- Ni ados nago esaten duzunean hau dela Zorionaren Trena – Anttonek hartu du hitza oraingoan – gertatzen dena da, ze Zorion mota eskatzen duten bidaiariak, Arantxak eskatu du txerri baten ama izatea, Maitek hamar Bilioi eskatu ditu, baina nora goaz?
-- Goaz joan behar dugun lekura. Entzun hau ondo, Zorionak ez du mugarik, edozer Zorion ahal da eskatu, edozer Zorion normala da eta behingoz sartu hau buruan : edozer Zorion normala da !!!!!!!!
Miren isildu baino lehenago hasi da hitzegiten Antton.
-- Hamar Bilioi eskatzea ez da normala, hau ez da Txurreroen Enparantza, gu ez gara dutxatzen Txanpain Frantsesarekin, gu askoz apalagoak izan behar dugu.
-- Gu izan behar dugu, guk nahi duguna. Eta begira nola diren gauzak, gu ere hasiko gara dutxatzen Txanpainarekin.
Hau da hau, Mirenek jartzen duen giroa, emakume honekin ez dago aspertzerik, denetarako badu erantzuna.
Pare bat segundotan ez du inork hitzegin eta momentu hau aprobetxatu nahi du Benatek, Udaletxeko langileak.
-- Nahiko nuke gauza bat esan. Ni ez naiz sartuko diru kontuetan, nik esango dut ez zaidala batere gustatu Maitek lanari buruz duen jarrera. Lan egitea ez du onartzen. Hori….
-- Hori ere normala da – Ainhoak esan du hori – pertsona ez dago derrigortua lan egitera. Pertsona gizaki askea da, bere buruaren jabea da.
-- Pertsona gizaki askea da – Benat horrekin ados dago – baino ez baldin ba du lan egiten, jan behar du, besteen lanaren kontura. Azkenean alferra lapurra da.

hurrengo kapitulua

EZIN DA SUIZIDATU