POMADERE HARRITUA ! ! !



Errenterira goaz, aitonaren herrira, aitaren herrira, zenbat gauza etortzen zaizkidan burura.
Neretzat herri berezia da, beti izango da, hemen ibili nintzen eskolan, akademian, futbolean, herri honetan hasi nintzen esnatzen, hemen eman nituen lehendabiziko pausoak politikan, hemen ezagutu nuen Eustakio HANDIA.
Ba dakit hau dena ez nukeela esan behar, baina gogoa daukat esateko, ETAk atzo utzi du borroka armatua eta zerbait mugitu da nere barruan.
Sentimenduak ez dira alkandorak bezela, alkandorak ahal dira etxean utzi edo ganbaran, sentimenduak beti, beti, gurekin datoz, gurekin bizi dira.
Eta biziko dira !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Lehiotik Xenpelarren herria ikusten ari gara, “Errenterian bizi naiz eta egin zaidazu bisita “ orain pertsona asko Orereta deitzen diote, nik batzutan bat eta beste batzutan bestea.
Gaur egun berezia da Trenean, Hendaiako Udaletxeak bidaliko du herriko sendagile bat, ba dirudi ona dela horrelako bidaietan osasuna tarteka begiratzea.
Sendagilea asko ezagutzen dut, Jakes Pomadere da, sendagile ona, serioa.
Hemendik ikusten dut, Mirenekin hizketan ari da, seguraski Treneko arduraduna antolatzen dago sendagileak non eta nola egin behar duen bere lana.
Bidaiariak lasai daude, ez zait iruditzen arazorik egongo denik, itxura batean behintzat osasuntsu azaltzen dira denak.
Pomadere dagoeneko bi baztertu ditu, biek Udaletxeko langileak, oso ondo ezagutzen ditu, ba daki bai, ez dutela bere beharrik.
Ainhoa begiratzen ari da, horretarako estali egin dute piskat Trenaren zati bat, neska gaztea da eta ez dago batere arazorik.
Espero nuen bezela, berehala atera da kontsultatik.
Orain Maiteren txanda da, bera ere neska gaztea da, besteak bezelaxe itxura ona dauka,
berarekin txerri bat joanda eta itxaroten gelditu da.
Erropa kendu du eta itxaron egin beharko dugu emaitza.
Bat batean Pomaderek Mireneri deitu egin dio, zerbait esateko izango du. Bi edo hiru metro aurreratu da, ez du nahiko inork entzutea.
-- Miren, neska hau haurdun dago. Gainera…..bi edo hiru haur ditu sabelean.
-- Ez, ez dira haurrak, txerriak dira.
-- Txerriak dira !!!!!
-- Bai Jakes, zaila da ulertzen, baina Tren honetara igotzen dena, jakin behar du, hemen dena, dena, posible dela.
-- Zer esaten didazu, beste mundu batean gaudela?
-- Ba bai, hemen ikusiko dituzu gauza batzuk nahiko harrigarriak.
-- Nahi duzuna, nik ez dizut arrazoia kenduko, baina ni sendagilea naiz, neska honek abortatu egin behar du.
-- Ezta pentsatu ere – Maitek entzun egin du sendagileak esan duena – nik ez dut abortatuko, nere seme-alabak dira. Beno ez dira nere seme-alabak bakarrik, gure seme-alabak dira, nereak eta nere bikotarenak.
-- Zure bikotea txerria da? – Pomaderek ez daki ze aurpegi jarri.
-- Bai!!! Nere bikotea, nere maitea txerria da eta harro nago!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

ZAZPIGARREN ATALAREN HASIERA

HURRENGO KAPITULUA

ERRENTERIAN BIZI NAIZ ETA ! ! !