TXERRIAK ERE ARIMA DUTE










Trintxerpeko haurrak trena inguratu dute, pozik daude jolasten, batzuentzat tristea dena, besteentzat poza da.
Hori askotan ikustea tokatu zaigu, horregatik ez gara harritzen…zer gertatzen ari da hor, zerbait ba da. Pomaderek hankarekin ireki du egongelako atea, besotan txerri bat hilda dakar. Ze pena!!!
Orain arazoa da, non utzi behar den hilda dagoen txerria. Erabakia Mirenena da, baina iruditzen zait laguntza bila dabilela.
Disimulu gutxirekin begiratzen ari da bidaiariak jartzen duten aurpegia, ez du nahi duena aurkitzen, ba dirudi inor ez duela busti nahi.
-- Non utziko dugu Txerri hau?- Mirenek azkenean galdera egin du.
Galderak ez du erantzunik. Hemen inork ez du eskua sutan sartu nahi
-- Zergatik ez dugu jaten?. Itxura primerakoa du. - Norbaitek bota du tiroa.
-- Ez da ideia txarra – Txomin ados dago proposamen horrekin – Txerri honentzat, guk egin dezakegun omenaldi ederrena, jatea da.
-- Zer esaten ari zara zu hartaburua!– Arantxa Etxezarreta hasarre dago benetan – kapaza izango zinake arima daukan gizakia erreta jateko!!!
-- Nik ez diot inoiri arima jango, - Txomin ere berotu da - txerriak haragi oso gozoa du jateko eta hemen dago pertsona bat, bizi izan dena ia ezer jan gabe.
-- Hain hunkitua baldin ba zaude pertsona horren egoerarekin – Arantxa ez da errez isilduko – zergatik ez
diozu zure zakila oparitzen, hainbeste gose pasatzen badu, gustora jango du.
-- Nahikoa da, bukatu da hitzegiteko modu hori – Miren bere tokia hartu du – hemendik aurrera ez dut utziko inoiri horrela hitzegiten.
-- Eta utziko diezu gizajale hauei, nere biloba patata prejituarekin jatea?
-- Ni Treneko arduraduna naiz, ez naiz Trenaren jabea. Denen artean erabakiko dugu zer egiten den.
-- Nik erabakiko dut zer egin behar den nere semearen gorpuarekin – Maite eroa bezela sartu da egongelan- nere sendia ez du inork ukituko eta gutxiago zuek bezelako gizajale nazkagarri batzuk.
Egoera gero eta beroago dago, ez dakit non bukatu behar duen sestra honek. Mirenek ez du kemenik egoera honi aurre egiteko.
Norbaitek mugitu behar zuen eta Ainhoa igo da mahai gainera.
-- Hona igo naiz zueiri esateko, mesedez aldatzeko hizkuntza eta jarrera, gu ez gara abereak, gu pertsonak gara, ezin dugu portaera hau eduki.
Maite Klowasky ere mahai gainera igo da, ez dago amore emateko.
-- Zuek ez zarete pertsonak, zuek zarete arratoi pozointsuak, abere nazkagarriak, ez duzutenak inongo balorerik, zimaurra egiteko ere ez duzue balio.
-- Maite isildu zaitez mesedez – Miren orain bai berotu dela – bestela botako zaituztet zuei deneiri Trenetik kanpora.
-- Nik alde egingo dut senide denekin zabortegi honetatik. Lotsa eta nazka ematen dit zaborren artean bizitzea. TXURREROEN ENPARANTZAra goaz, pertsonen artean bizia gozatzera.
-- Egon, egon piskat - Pomadere sendagilea sartu da egongelan bero bero - zuk Maite ezin duzu inora joan, zure seme-alabak oso txikiak dira oraindik. Horrez gain esan behar dut, Trenaren egoera oso tristea dela. Tren hau ez da batere harrunta, mundu osoa guri begira dago, hau da
pertsona askorentzat gelditzen zaien azken itxaropena Zoriona lortzeko.
Hau Zorionaren Trena da, pertsona askorentzat zeruan gelditzen den azken izarra, guk ezin
diegu itzali, bizia ematen dien argia.
Goazen berriro elkartzera, goazen denok elkarrekin lan egitera, goazen betiko Zorionaren trena izatera. Proposatzen dut denok, banan bana, elkarri musu bat ematea.
Jakes sendagilea izateaz gain,sikologoa ere bada, goxo goxo lortu du Trena betikoa izatea.
Esan behar dut musu batzuk ez direla oso politak izan, baina eman dira eta bere eragina egingo dute.
Eta orain, nola ez, Musika eta Txanpaina, Yoseba Tapia etorri da Lasartetik Pasaira, Tren zahar
hau alaitzera. Badu beharra.




BEDERATZIGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapitulua :
EZ NAIZ EMATEN DUDANA