ZAKILA SUDURREAN MODAN JARRIKO DA







Herrera aldera goaz. Zenbat aldiz egin dugun oinez bidai hau txikiak edo haurrrak ginenean. Orduan gainera dena eskaileraz beteta zegoen.
Ze polita izaten zen, Altzako plazan elkartzen ginenean haur mordo bat eta korrika jaisten genuenean malda osoa.
Egunero egunero iristen ginen justu justu, baina ez ginen sekula berandu iristen. Baita ere ondo gogoratzen naiz, nola jaisten ginen goizeko zazpitan Elizara. Hura ez zen izaten hain polita, baina ez zen izaten askotan, agian urtean pare bat aldiz.
La Salleri buruz hitzegiten dudanean, nahita edo nahi gabe beti esaten dut gauza bera, ze gaizki portatu ziren Fraide batzuk nerekin.
Ia egunero jotzen zidaten, bat ez ba zen bestea. Gure klasean ba zeuden lau edo bost ikasle Fraideen begitakoak, gero mordo handi bat erdian eta beste lau edo bost, ia egunero egurra hartzen genuenak.
Neretzat jotzea ez zen txarrena, nahiz eta batere atsegina ez izan, min klase bat desagertzen da, ba dago beste min bat ordea ez dena desagertzen, alderantziz, gero eta min gehiago ematen du.
Nere kasuan ba zegoen Fraide bat, basapiztia bezela tratatzen zidana, munduko nazkagarri handiena izango banintz bezela.
Mingarria zen hura neretzat, oso mingarria, ezin nuen ulertu zergatik erasotzen zidan hainbeste. Azkenean gorrotatu egiten nuen!
La Salle garrantzitsua da nere bizian, horregatik ezin dut orrokorrean gorrotatu. Nere haurtzaroaren zati garrantzitsua da. Oraindik La Salle maite dut piskat.
Beno, hori esanda esan behar dut Trena jarraitzen duela bere martxa. Poliki poliki doa, zeren malda piskat dago, harrigarria da ez egotea tunel bat horrelako lurretan.
Bestela ez dago berri asko, bidaiariak patxadan daude berriketan, dagoeneko ondo ezagutzen dira, oso giro ederra dago beraien artean, hitz batean esateko lagunak bihurtu dira.
Treneko lan eskemetan langile denak ez dute lan berdina, horregatik batzuk ez dira hainbeste mugitzen, tarteka bere lana egiten dute eta bestela, ba orain bezela, lasai berriketan lehiotik begiratzen.
Sikologen lana ezberdina da, ia beti egon behar dute adi adi, horretarako ikasi dute karrera hori. Trenean ardura gehiena Mirenek du, hala ere, bai Idoiak eta bai Ainhoak, lan pila egiten dute bidaiariekin. Zoriona lortzea ez da hain erreza, batez ere tren honetan ematen diren baldintzak emanda.
Orain ere auskalo nor sartuko den Herrerako Geltokian….auzo hau oso ondo ezagutzen dut, jende xelebre asko bizi da hemen.
Baina zer ari dira antolatzen….Txanpain botilak, Martini ere, Remelluri, jateko “pintxo” mordoa, seguru Arzaketik ekarri dituztela, Arzak hor bertan dago, maldaren tontorrean.
Isildu egingo naiz, hobe dut, zeren agian hanka sartuko dut. Ia ia ziur nago zer ospatuko den hemen. Ez dugu kriston denbora pila zain egon behar. Eta asmatu dut bete betean.
Yoseba Amutxastegi sartu da egongelan. Aitortu behar dut piskat arraroa egiten dela zakila muturraren aurrean ikustea. Denbora beharko dugu ondo ohitzeko.
Dena den, Europan badaude larogei bat pertsona egoera berdinean, poliki poliki modan jarrriko da eta hemendik sei mila urtera denak ibiliko dira zakila erakusten.
Denbora aurrera egiten duenean, bere garaiko ohiturak ere eramaten ditu. Horrela da eta horrela izango da. Gure bidean pauso asko errepikatu egiten dira.

BEDERATZIGARREN ATALAREN HASIERA

hurrengo kapitulua :

EZ DU HARITZ HOSTORIK