ASENTXIOK GOSEA BESTERIK EZ DU



Egongela, Trena eta dena, isil isilik daude. Inor ez da ausartzen ezer esatera. Pena da egoera hontara iristea, orain arte giro polita egonda.
Minutu luzea pasa da eta isiltasuna ez du aldegin Trenetik. Begi denak emakume txiki bati begira daude.
-- Ez dugu asuntu hau muturreraino eramango. Sartu dadila hemengo bidaiaria.
Benat eta Patxi jaitsi dira Trenetik, bien artean errez igoko dute gizon hori Trenera.
Horrela ikusita gizon tristea ematen du, ez du itxura onik. Gaizki jantzia dago, erropa zahartuarekin, baina horrek bakarrik ez dio ematen ezkortasun itxura, nere ustez arazo larriak ditu, agian konpontzen ez direnak.
Beste bidaiariak bezela eserita egon da tarte bat eta zutitzeko momentua iritsi zaio.
-- Asentxio Elorza naiz, Herreran bizi naiz aspaldi eta Tren honetara igotzeko gogoa beti eduki dut.
Bi sikologak elkar begiratu dira eta Idoiak emango dio hasiera.
-- Zuk ze Zorion mota amesten duzu ? Nahi duzu handitu edo diruduna izan edo….
-- Nik jan nahi dut zerbait, hiru egunean ezer jan gabe nago.
-- Zer zara Asentxio, eskalea?
-- Ez, eskalea izan nintzen, orain goseak akabatzen bizi den gizon gizarajo bat naiz.
-- Ez duzu semerik edo…- Idoiak jarraitzen du bere lanean – anairik, bakarrik bizi zara?
-- Ez, bakarrik ez naiz bizi, bakarrik hiltzen ari naiz.
Asentxiok Zorionaren Trena negarrez utzi du. Hemengo bidaiari batzuk mutututa daude eta mutututa ez daudenak, daude aho zabalik. Normalki bidaiariak Trenera pozik etortzen dira, hau da lehenengoa tristuraz beteta etorri dena. Horregatik agian ez dakite nola erreakzionatu.
Baina beti egoten da norbait aurrera egiten duena, beti. Benatek eskua altxa du.
-- Proposatu nahi dut Asentxio Trenean langile bezela hartzea. Miren urteetan aurrera doa eta ondo etorriko zaio laguntzaile bat.
-- Ehhhhh txikito, ni oraindik gaztea naiz. Beste gauza bat da, Asentxio Trenean langile bezela hartzea, ni horrekin ados nago. Dena den, nik ezin diot kontratu bat egin, beraz Hendaiara iritsi arte, joango da lan beltza egiten. Gero Udaletxeak erabakiko du zer egin.
Asentxio hunkitu egin da, ezin ditu malkoak eutsi, gizarajoa ze poza hartu duen.
-- Eskerrik asko dohainik eta gehiegi merezi gabe, neri bizia emateagatik. Dena den esan behar dizuet, seguraski egun batean, agian hemendik hilabete bat edo bira, alde egingo dudala, ez naiz etorri betirako. Aitortzen dut egongo naizen denboran, portaera ona izango dela nerea.
Bidaiariak harritu egin dira piskat entzun dutenarekin, alde egingo duela......ba dirudi Asentxio pertsonai zaila dela.
Kontua da berriro etorri dela poza eta alaitasuna Trenera. Zenbat aldatzen den giroa umorea dagoenean. Pentsatzen dut bidairaiak, bakoitzazk bere gelan, izango dituela momentu txarrak.
Hori oso normala da, bai hemen eta bai edozein lekutan. Giroa etorri da bere onera eta onena aprobetxatzea izango da.
Nik ere zerbait edan behar dut. Gozo gozo Musika entzuten, lortuko dugu gaurkoa egun ederra izatea.
Lehiotik ze ederki ikusten den Pasaiako kaia. Beti bezela hantxe dago Pasai Donibane bere edertasuna erakusten.
-- Mesedez Trena gelditu behar da, larria da, oso larria. Maitek hiru txerri ditu sabelean
eta bat, handiena……
Jakes Pomaderek berriro aztoratu du, lasai lasai zegoena berriro urduri jarri da. Mirenek ez daki garbi zer egin beharko duen. Garbi dago zerbait egin behar duela.
Asentxio bidali du Hendaiako itsuarena eta noski, momentu batetik bestera Trena geldituko da.
Trena gelditzen den bakoitzean ze gaizki sentitzen naizen, ezin dut jasan gertatzen dena, iruditzen zait ez dela gehiago martxan jarriko eta horrek, egundoko tristura ematen dit.

hurrengo kapitulua :

TXERRIAK ERE ARIMA DUTE