ESNEA, KAFEA ETA AZUKREA







Zerbait sartu du ahoan eta bat batean lurrera erori da.
Tren osoa mutututa gelditu da, oraindik inork ez du gaitasunik izan erreakzionatzeko, Txomin abiatu da orain baina…
-- Geldik hor !!!!
Treneko arduradunak agindua eman du, geldik!!!! Inork ez du mugitu behar, hau da momentuan dagoen legea.
Bidaiari denak Inakiren ondora hurbildu dira, ez dago esan beharrik oso aurpegi tristeak daudela egongelan.
Batzuk negarrez daude, ezin dute egoera gainditu.
-- Ez dugu malkoen beharrik, hau Zorionaren Trena da!!!!! Hemen debekatuta dago negar egitea!!!
-- Zuk ezin duzu agindu nere sentimenduak zer egin behar duten, ni negar egingo dut inongo lotsarik gabe!!
Maitek ezin du jasan heriotz hau, ez da bakarra, gehiengo batek negar egiten ari da.
Anttonek ba dirudi zerbait esateko duela, pauso batzuk eman ditu, bere gustoko lekuan hitzegin nahi du.
-- Oso gaizki iruditu zait Inakiri egin diogun planteamentua. Esnearen ordez Martini saltzen hastea, non ikusi da behiak Martinia ematen!!!
-- Martinia ez, baina beste gauza batzuk bai.!!
Benat ziur erantzun du Anttonen galdera. Dirudienez jantzita dago gai horretan.
-- Esan adibide bat – Anttonek ez du sinisten entzun duena – bota adibide hori.
-- Biriatu da adibide bat. Urteak dira Biriatuko behiak ez dutela esnerik ematen.
-- Eta zer ematen dute? Ainhoak erabat harrituta galdetu du.
-- Kafea.
-- Hori bai, hori bai!!!!!!
Inaki kolpetik altxa da, sekulako jauzia egin du. Egongela osoa aho zabalik dago.
-- Hori bai!!! Ehun behi erosiko ditut, hirurehun behiekin sei mila litro kafesne izango ditut egunero. Kafesnea prest egongo da edateko, azukrea ere izango du.
Botila bakoitza hiru Euro balioko du, egunero hemezortzi mila Euro kobratuko ditut, gastuak hamar mila Euro izango dira…..zortzi mila Eurorekin egunero, primeran biziko naiz!!!!
Goizean lan piskat egin, eguerdian Martini freskoa hartu, bazkaldu, siesta koskor bat egin eta gauean Gora Bizia!!!!!!!
-- Miren atera oraintxe bertan lau kaxa Txanpain, nere kontura!!!
Ahinoak bi musu eman dizkio Inakiri, gero Idoiak eta gero…..Tren osoa zoriondu du. Oso momentu ederra ari gara bizitzen.
Ustegabean Antton mahai gainera igo da, zerbait esateko gogoa dauka.
-- Ez duzu bezerorik hainbeste esne saltzeko.
Inakik pentsatzen gelditu da, ez daki ze erantzun.
-- Inakik ba du bezeroa, Txurreroen Enparantza!!!
-- Txurreroen Enparantza ez dago Euskal Herrian – Anttonek ez daki zer esaten duen – han ez dago Eurorik.
-- Eta zer, Txurreroen Enparantzan metrotik metrora ehun Bilioi Dólar daude, munduko Banketxe aberatsena dauka eta gure lagun handiak dira. Joxe Mari Labaka nere lagun handia da eta ziur nago erosiko diola Inakiri daukan esne guztia!!!!
Inakik sekulako aldaketa jo du berriro, ze poza daukan gorputzean!
-- Gauza bat esan nahi dut. Zuek Zoriona eman didazue, nik urtero emango dizuet diru kopuru bat, Tren honek urte askotan bizi behar du.
-- Mila esker Inaki. – Mirenek jakindu du eskertzen.
-- Eta orain goazen dantzara!!!
Inaki eta Miren dantzan dabiltza eta beste denak kantari.
“Cuando sales a bailar mami pantxita, no eres como las demas, porque tu eres especial

SEIGARREN ATALAREN AMAIERA


HURRENGO KAPITULUA