ZORIONAK ARANTXA







Txominek esan bezela, Trenak ez du izan arazorik martxan jartzeko. Beno, aipatu behar da bidaiariak egin duten lana.
Denak eman dute ahal duten guztia, baita ere Hendaiako itsuak, Egiazabal Jaunak nahikoa egin du. Bai horixe!
Atseden piskat hartzea erabaki dute, merezi dute, batez ere kontutan hartzen baldin ba dugu, hartu duten sustoa.
Beno eta nik ere, kriston sustoa hartu dut. Ez nuen batere pentsatzen, zuhaitz bat egongo zela trenbidean etzanda.
Egon, egon, egon piskat….orain mirari bat ikusi dut. Beno, ez nago ziur, ez dakit mozkortu egin naizen ezer edan gabe.
Itxaron egingo dut piskat, ez dut hanka sartzea nahi, beste segundo batzuk gehiago…..
EZ NAGO MOZKORRA!!!!!!!!!!!! EGIA DA!!!!!!!!
ARANTXA ETXEZARRETA SARTU DA EGONGELAN BI TXERRI TXIKI ESKUETAN DITUELA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Momentu hau ikaragarria da, zoragarria benetan. Tren osoa pozik negarrez dago.
Eta nola ez, momentu honetan Kaxianok azaldu behar du, inoiz baino indar gehiagorekin.
ZORIONAK ZURE URTE BETETZEAN, ZORIONAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Pentsa ze ederra den Arantxaren kasua, haur baten bila zetorren eta bi eduki ditu. Hori bai dela Zoriona bete betean lortzea.
Bi txerri txikiak goxo goxo daude, seaska polit batean, pentsatzen dut piskat handitu arte Trenean jarraituko dutela.
Amak aprobetxatu nahi du lo daudela, hitz batzuk esateko.
-- Esan behar dizuet oso oso pozik nagoela. Etorri nintzenean ez nengoen oso ziur, txurrero itxura duzue, zalantza asko nituen zuekin, baina maitasun falta ikaragarria nuen, amorratzen nengoen maitasun piskat jasotzeko eta gaur goizean, Tren honetan, nere bi seme.alabak eman dizkidate nere bizitzako lehen musuak, bakoitza bina eman didate. Ba dakit batzuk zer esango duten, nere seme alabak txerriak direla, ba erantzungo diet, gizona ez dela txerria, ez duelako horretarako kategoririk, gizona abere pozointsua, nazkagarria delako, gorrotoa besterik ez duena.
Ni orain zueiri esker Zoriontsua naiz eta eskerrik asko milioi bat aldiz eta zuri Zorionaren Trena, ez zaitut inoiz ahaztuko. Urtero joango naiz Hendaiara, zu ikustera. Beti maiteko zaitut.
-- Beno orain hau ospatu egin behar dugu eta nola? Beti bezela!!!Musika eta Txanpaina!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Miren oso pozik dago. Nere ustez ari da bizitzen momentu bat, berak inoiz amestu ez duena. Beno eta ez da harritzekoa, oso zaila da horrelako gauza bat norberari tokatzea.
Txanpain piskat edan behar dut orain, Musika ederra entzunez.

HIRUGARREN ATALAREN AMAIERA

HURRENGO KAPITULUA