BITTOR BIZKOR TRENAREN ONDOAN DAGO



Eta orain ba goaz, ordua iritsi da. Eskerrak Geltokia harresitik kanpo dagoela. Geltokia dago Aireportuaren ondoan, leku polita da eta ez zait iruditzen martxan jartzeko arazoak egongo direnik. Altzako biztanleak lagunduko digute, ez dago horretaz inongo zalantzarik.
Trena jendez inguratuta dago. Esan dudan bezela hori ona da, baina neurri batean bakarrik, zeren jartzen baldin ba dira Trenaren aurrrean, ezineskoa izango da mugitzea.
Treneko bidaiari denak barruan daude, Mirenek behin eta berriro kontatu ditu banan bana, denak daude.
Iritsi da joateko momentua. Momentu alaia eta baita ere tristea, nahiz eta oso urruti ez egon Hendaia Altzatik, pasako dira hilabete batzuk berriro elkar ikusi gabe.
Biztanle batzuk musuak ematen diote Trenari, momentu oso hunkigarria bizitzen ari gara, baino ez da luzatzeko momentua, orain Trena martxan jartzeko ordua da.
Mirenek azken agurra eman du eta ba goaz.
Trena poliki poliki hasi da Herrerako bidea hartzen, seguraski ahal duela beste abiada bat hartu, baina Hendaiako itsuak ez du nahi istripurik eta arrazoi handia du, Tren ingurua jendez beteta dago, horregatik poliki poliki joan behar du, behintzat Enparantzatik alde egin arte.
Hemen ez daude sekulako kilometro pila, Altzatik Herreraino bi kilometro daude, gu mutil koskorrak ginenean, egunero egiten genuen bidai hori, oso ondo ezagutzen dugu.
Lehiotik begira nago, ikusi nahi ditut aldaketak eta ba dira. Adibidez zenbat Autobus ikusten diren bidean eta ez hori bakarrik, zenbat auto eta zenbat… gizon bat ikusi dut asto baten gainean!!!!
Hau bai ez nuela espero!! Gauden garaian, auto elektrikoak hasi diren momentuan, hemen gizon bat asto baten gainean dator. Harrigarria benetan!!!
Nola da posible hau …ahhhhhhhhhh, Bittor Bizkor da!
-- Miren, Miren!!!! Mesedez gelditu Trena, gelditu!!!
-- Ez da posible, ezin dugu Trena gelditu!!!!
-- Momentu bat da!!! Minutu bat, mesedez!!!!
-- Trena ezin da gelditu. Saiatuko gara laguntzen Tren barrutik.
Benat eta Txomin berehala erreakzionatu dute, hala ere ez da nahikoa, astoak daukan erritmoa motel xamarra da eta oso zaila izango da Trenera iristea.
Bittorrek beste eginahal bat eskatu dio astoari, iruditzen zait gehiegi dela, ez dakit nola bukatu behar duen honek.
Astoak ezin du gehiago eman, azken eginahala eta ……Bittor erori egin da trenbidera, eskerrak Trena aurrera dijoan!!!!
Lurrean etzanda gelditu da, astoa ere leher egina dago. Tristea da bikote honen egoera. Ez da goxoa bizi garen munduan maingua izatea.

ZORTZIGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapitulua

ZAKILA SUDURREAN MODAN JARRIKO DA