MUSIKA LAGUN ONENA DA







Bai horixe !!! Horregatik Tren honetan debekatuta dago segundo bakar batean triste jartzea.
Mirenek hartuko du Trenaren gidaritza eta ba dirudi Idoiak, hartuko duela egongelaren ardura. Jauzi batean lortu du mahai gainera igotzea. Ba dirudi modan dagoela hori.
-- Entzun mesedez, hau garrantzitsua da. Arantxa Etxezarreta, ba dakizue nor den, Trenera igo zena ama izatera, lo dago, horrela egon behar du bolada batean, berarentzat oso garrantzitsua da hori, beraz, mesedez eskatzen dizuet, gaurko ekitaldia jarraitzea.
Orain entzungo diogu berriro Maiteri, berak esango digu ze Zorion mota nahi duen.
-- Lehen esan dizuet zer den neretzat Zoriona : Hamar Biloi Euro edukitzea Banketxean.
Berriro antolatu da hemen kristona. Iruditzen zait edo ia ziur nago, hemengo gehiengoa horren aurka dagoela.
Idoiak ez daki garbi zer egin, hala ere, saiatu behar du berriz.
-- Hori bakarrik da Zoriona zuretzat?
-- Hau da Zorionaren Trena? Maitek galderarekin erantzun zitala eman dio.
-- Bai!!!! Hau da Zorionaren Trena, ez dago besterik. Mundu osoan, hau da leku bakarra ahal dena edozer Zorion lortu!!!!!!
Ez dut esan beharrik nork esan duen hori. Miren Arregi bakarra da. Berriro etorri da egongelara betiko indarrarekin.
-- Maite, zuk Tren honetan Zoriona lortuko duzu, ziur egon!!!!!!!!
-- Emango didazue Hamar Bilioi Euro?
Miren erantzun baino lehenago pentsatu egin behar du, badaki bere erantzuna oso garrantzitsua dela.
-- Zerbait esan behar dizut Maite, Tren hau eta bidai hau, Hendaiako Udaletxeak finantzatzen ditu, guk ez dugu ezta Euro bat ere Tren barruan, dena dohainik dugu, ez dugu dirua ezertarako behar.
-- Hendaiako Udaletxeak ba ditu Hamar Bilioi neri emateko?
-- Hori galdera, nongo haitzulotik zatoz neska ?
-- Batzutan pentsatzen dut, Udaletxe txikia dela, horrela….. diru piskat emateko.
--Baina zer esaten ari zara, Hendaiako Udaletxea munduan bigarren Udaletxe aberatsena da. Pentsa dirua egongo den hala ez!
-- Eta nor da munduko Udaletxe aberatsena?
-- Txurreroen Enparantza, Altzan dago. Han milioika eta milioika Bilioi Dolar daude, hango Alkatea gure lagun handia da, Joxe Mari Labaka izena du.
Maite pentsatzen dago, iruditzen zait nahiago lukeela Txurreroen Enparantzan egon , baina……
Batzutan egiten ditugu gauzak, jakin gabe ondo zer egiten ari garen, adibidez Maite etorri da Zorionaren Trenera eta agian hobe zuen Altzara joatea….horretarako informatuta egon behar da.
Estatu Batuetan mundu guztia daki non dagoen Txurreroen Enparantza eta nor den Joxe Mari Labaka, Europan berriz inork ez daki. Horrela da bizia, ez dugu larritu behar.
Beno, erabakiak hartzeko momentua iritsi da, egongelan ez da ezer entzuten, bidaiari denak bata besteari begira daude, momentuz Mirenek erabakiko du, gerora ikusiko da.
-- Maite, momentuz ezin zaitugu diru hori eman, ez du esan nahi ez dugula emango. Bitartean ahal duzu Trenean egon, janaria ordainduko duzu lan piskat eginez.
-- Ezta pentsatu ere !!! Zorionaren Trenean lan egin behar dut.!!!! Hori bai ez nuela pentsatzen.
-- Ez zaitez exageratua izan – Miren hasi da berotzen – egunero lan piskat egitea ez dio inoiri kalterik egiten.
-- Neri bai eta kalte handia. Nik ez nuen jaiotzea erabaki, beste batzuk erabaki zuten.
Mutututa utzi du tren osoa, inork ez daki zer esan, bidaiari gehienak trago bat hartzeko aprobetxatu dute isilunea.
Mirenek pauso batzuk eman ditu aurrera, ez ihes egiteko, baizik beste norbaiteri hitzegiteko aukera emateko. Ainhoa berehala ohartu da.
-- Lasaitu egin behar duzu Maite, oso urduri zaude.
-- Ez nago batere urduri, nago haserre. Nik pentsatzen nuen hemen ahalko nuela erabaki eta ez da egia, hemen ere ez. Bakar bakarrik ahal dut erabaki bat hartu……
Ainhoari berehala pasa zaio burutik ze erabaki hartzen ahal duen.
Belarrira isil isilik galdetu dio.
-- Suizidatzea?
-- Baino ezin dut hori egin, ezin dut.
Ainhoak eskutik heldu dio neska gazteari, goxo goxo bere gelara eramateko.
Egongelan bidaiari gehienak arnasa hartzen hasi dira, ze momentu txarra izan den beraientzat. Gehiengoa ez dago batere ados hainbeste diru oparitzeko.
Mirenek nahiago du Musika entzun, lasaitasun piskat eskatzen dabil. Bere gustokoa den musikoa ipini du martxan BEETHOVEN HANDIA.




hurrengo kapitulua

ALFERRA LAPURRA DA