EZ DU HARITZ HOSTORIK



Isildu egingo naiz piskat bestela ez diogu Yosebari entzungo.
-- Lehendabizi esan behar dizuet eskerrik asko eta ez behin bakarrik, milioi bat aldiz. Zuek Zoriona oparitu nazute.
Malko batzuk bota ditu Errenteriko gizonak. Hunkitua dago eta normala da. Pertsona batzuk dohainik, norbaiteri oparitzen diotenean Zoriona, egundoko mesedea egiten diote.
--Gogoratzen ditut egunak – Ostera hitzegiten hasi da - Errenteriko kaleetan, piza galtzetan egiten nuela, ze gaizki pasatzen nuen. Zenbat aldiz gelditu naizen etxean arrazoi horrengatik. Beste batzutan, gutxitan, barre egiten nuen, nere buruari esaten nion “ eskerrak orain ez direla bertso paperak egiten”
Bertso paperak ez dira egiten, baina zurruta ederki egiten da orain ere. Bidaiari denak altxa dute kopa.
-- Berriro ere – Miren dago hizketan – lortu dugu lagun bati Zoriona oparitzea. GORA ZORIONAREN TRENA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Batzutan pentsatzen egoten naiz Zorionak gibel ona edukiko duela. Nik ez dakit zenbat botila Txanpain ireki diren Tren honetan. Hiru mila bai. Hala ere kirolari onak gara.
Ospatu eta ospatu ez dira konturatzen Herrerako Geltokia atzean gelditu dela. Nere txokotik Trintxerpe ikusten dut, horrek esan nahi du sartu behar duen bidaiaria, agian Herreran gelditu dela.
Benat eta Txomin beti bezela heldu diote lanari, ate ondoan daude, horrek esan nahi du oraindik ez dutela inor ikusi Trenera igotzeko asmoarekin.
Egia da ikusten direla pertsonak hara eta hona dabiltzanak, baina….ez dute inongo antzarik Trenera igotzen diren bidaiariekin.
Ordua ba doa aurrera eta Tren osoa jarri da urduri. Ia ziur nago zergatik gertatzen ari den gaurkoa : bidaiari berria ez du eskuetan haritz hostoa.
Iruditzen zait Idoiak ni bezelaxe pentsatzen duela, zeren norbaitekin ari da hizketan eta ez du batere itxurarik bidaiaria izateko.
Hala ere jarraitzen dute berriketan, sikologak zerbait ikusi du gizon horren itxuran. Hurbildu egingo naiz piskat. Dirudienez bera da igo behar duen pertsona, baina ba dago arazoren bat.
Idoia sartu da Tren barrura, Mirenekin hitz egin behar du. Tren osoa daki ze galdetu behar dion. Arduradunak buruarekin ezetz esaten dio
Erantzunak beste sikologa haserretu du. Segundo bat itxaron gabe berarengana doa zuzen zuzenean.
-- Gizon horrek ez du haritz hostorik, baina eskubidea du Trenera igotzeko.
-- Ni bezelaxe dakizu, Zorionaren Trenera ezin dela igo haritz hostorik gabe.
-- Gizon horrek ez du ezer, daukan gauza bakarra gosea da.- Ainhoak ez du atzera egiten.
-- Sentitzen dut, baina nik Hendaiako Alkatearen aginduak bete behar ditut.
Hori entzun ondoren, Jakes Pomadere sendagileak eskua altxa du.
-- Hemen goazen bidaiari gehienak, Bidasoa bailaran bizi gara eta oso ondo ezagutzen dugu Rafael Lassallette. Ziur nago, berak utziko liokela eskale horri Trenera sartzen.
-- Bera ez dago hemen, hemen dagoena da berak emandako agindua.
Miren oso jarrera estuan jarri da, berak jakingo du zergatik. Tren osoa bere aurka dauka.
Zulo handian sartu da eta ez dakit nola aterako den.
Inor konturatu gabe Olatz Otaegi egongelaren erdian jarri da. Miren ondoan dauka.
-- Gizon horri ez baldin ba diozu uzten Trenera sartzen, nik Trena deskarrilatu egingo dut.
Olatzek bota duen ordagoa kristona izanda. Egongela mutututa gelditu da. Momentu honetan ederki berotu dira Trena eta Trintxerpeko ibilbidea.

hurrengo kapitulua





ASENTXIOK GOSEA BESTERIK EZ DU