PERTSONA NOMALA IZAN NAHI DU





A zer buruko mina dugun denok!!! Eskerrak Txanpaina ona den, bestela bi aste egongo ginateke buruko minarekin.
Buruko mina piskat ahaztu eta kontuan hartu behar dugu, laister Sarako geltokian egongo garela. Gogoa daukat Sarako geltokia ikusteko eta ez hori bakarrik Sara herria ere ikusteko gogo handia dut.
Herri polita da, orain dela urte batzuk hilabete askotan egon nintzen lanean. Igeltsero batek beti gogoan ditu egin dituen etxeak.
Ari naiz gauza hoiek kontatzen, ez dudalako balorerik Trenean gertatzen ari dena kontatzeko. Oso fuertea da ikusten ari garena eta iruditzen zait, agian….agian zerbait gehiago egin beharko genukeela.
Gaur goizean Maite Klowasky gosea sentitu du eta normala den bezela, zerbait jateko eskatu du. Eskatu egin du, baina Treneko arduradunak ez diote ezer eman jateko.
Gogora etorri zait “ Pertsona aske jaiotzen da eta alferra izateko eskubide osoa du, baina gizartea ez dauka zergatik betaz arduratu behar”.
Orduan bera etzan eginda egongelan eta kasualitatez edo Trena hain handia ez delako, bere ondoan bi txerri txikiak daude gozaltzen eta gonbidatu egin dute.
Hirurak ari dira gozaltzen armoni oso onean. Biziak zenbat ustegabe ematen digun, inork ez daki.
Neri behintzat ez zitzaidan inoiz bururatuko, horrelako neska puska, bi txerri txikirekin gozaltzen bukatuko zuenik.
Segundo batzuk behar ditut, berriro egoera normalera etortzeko.
Hara, hortxe dago Sara! Ze herri polita den!!!
Geltokia zahar xamarra da, laister konpondu egin beharko dute piskat, baina beno, gaurkoa egiteko ondo ikusten dut.
Tren barruan dena prest dago, bi mutil gazteak atean daude, Trenak abiada jaitsi egin du, Miren dena nola dagoen konprobatzen ari da, beraz, hemen ez da ezer falta edo falta dena bidaiari berria da.
Momentu honetan neronek ere hartuko nuke Trena martxan, oso oso poliki doa eta….ba dator bidaiari berria, Taxis batetik jaitsi da.
Hau ere emakume gaztea da, hogeita hamahiru urte inguru izango ditu, dena beltzez jantzita dator. Ez dakit, iruditzen zait ezkontza baterako jantzi dela.
Haritz hostoa dakar eskutan eta inongo arazorik gabe iritsi da barrura. Denak bere lekuan jarri arte, begiradarekin Trena barrutik ezagutzen ari da.
Disimulu askorekin, Maite Klowasky ez du ikusten etzanda, bi txerriekin jolasten.
Maite berak ez du gogo gehiegi bidaiari berriarekin kontaktatzeko, patxada onean dago bere lagunekin jolasten, ez du beste inoren beharrik.

Mirenek ordulariari begiratu dio oraintxe bertan, laister hasiko da emakume gazte honen ekitaldia, ea zer duen eskatzeko.



LAUGARREN ATALAREN HASIERA

HURRENGO KAPITULUA

EZ DUT EZER JAN NAHI