SUIZIDATU EGINGO NAIZ



Inaki zutitu egin da, ikusten da ardoak ureztatu diola lotsaren zaina, horrek ez du esan nahi, Oiartzungo gizon jator hau mozkorra dagoenik, bai zera!!!
-- Lehen esan dut, nere Zoriona lo egin gabe bizitzea dela eta egia da. Baina ez da hori bakarrik….horrez gain nahiko nuke nere bizia bete, norbaitekin hitzegin, bakardade hau apurtu.
Gelditu egin da eta egongela isili isilik dago, ez da ezer entzuten.
-- Zuek gai zarete neri Zoriona oparitzeko?
Galdera lehergailu batek baina estanda gehiago sortu du Trenean.
-- Zoriona ez da oparitzen – Ainhoa hasi da lanean – guk egin ahal duguna da, lagundu zuri Zoriona lortzen eta falta dena, zuk jarri behar duzu.
-- Falta dena, dena falta da eta!!!.
-- Inaki bizia ez da guk pentsatzen duguna bakarrik – Olatzek parte hartu nahi du – bizi asko daude. Biriatuko Txurrero batek esan zuen “ Lana biziaren gorputza da “ , hori egia da, baina lan mota asko daude eta ez hori bakarrik, ordutegi mordoa daude, ez da derrigorrez egun osoan lan egin behar. Adibidez, pasa zaizu burutik, behi kopuru erdia saltzea?
-- Ez.
-- Ba agian hor dago zure Zoriona !!!
Isilik gelditu da Oiartzuarra. Pentsatzeko lana eman dio Olatzek. Bat batean, Arantxak altxa du eskua. Orain arte seme-alabekin ba zuen nahiko lana, baina handitzen hasi dira.
-- Gauza bat esango dizut Inaki, Zoriona ez dago esnean, alferrik zabiltza. Aldatu egin behar duzu zure lan egiteko modua. Egin behar duzu sei ordu lan egunean eta hamar aldiz gehiago irabazi.
-- Nola egiten da hori?
-- Oso erreza da. Zure behiak hasiko dira ematen Martinia eta zu hasiko zara Martinia saltzen. Gipuzkoa osoa izango da zure bezeroa.
Ez daki ze aurpegi jarri gure Inakik. Poztu egin da, baina… iruditzen zait ez duela sinisten. Arantxa horretaz jabetu da.
-- Egia esaten dizut, aberastu egingo zara Martini saltzen. Zu Oiartzunen zaude, besteak Milanetik etorri behar dute.
Inakik erabat aldatu du aurpegia, oso aurpegi goibela dauka momentu honetan.
-- Ezin dut Martini saltzen hasi. Baserria nere amarena da. Ez da ados egongo.
-- Ze ba?
-- Gu Oiartzuarrak gara, gure herrian behiak Martini ematen hasi ezkero….
Inaki triste jarri da, pauso batzuk ematen dabil hara eta hona, ez daki garbi zer egin.
-- Suizidatu egingo naiz!!!

HURRENGO KAPITULUA





ESNEA, KAFEA ETA AZUKREA