NAHIKOA DA ! ! !



Eseri egin behar du, nekatu eginda eta ez naiz harritzen. Atseden piskat ondo etorriko zaio. Urte batzuk ere baditu, baina beno, ausardia izandu du hona etortzeko eta ez da gutxi hori.
Mirenek lagundu dio zutitzen eta oraintxe bertan jakingo dugu nor den Errenteriar hau.
-- Kaixo, Yoseba Amutxastegi naiz eta nere Zoriona, zakila sudurraren lekuan jartzea da
Egongelan inork ez du ulertu zer esan duen edo zer esan nahi duen. Yoseba bera konturatu da ez diotela ondo ulertu.
-- Nik nahi dut sudurra moztea eta bere lekuan zakila jarri.
Hau saltsa hemen antolatu dena. Horrelakotan denak hasten dira berriketan eta ez da ezer ulertzen.
Momentuz pazientzi piskat gelditzen da Trenean, itxaron egin beharko da piskat gehiago.
Idoiak erabaki du bera hastea galderak egiten.
-- Nahiko genduke jakin, zergatik nahi duzun horrelako aldaketa egitea?
-- Ikusten duzunez sabela handia daukat, ez dut lortzen zakila ikustea eta askotan pisa egiten dut galtzetan.
-- Saiatu zara argaltzen, agian ez duzu ebakuntza egin beharrik.
-- Ez dut berriro horrelako ergelkeritan hasi nahi.
Idoiak ez zuen espero horrelako erantzun lehorra entzutea.
Ez dakit zergatik, iruditzen zait Yosebak arazo nahiko komplikatua duela. Dena den ageriko da, denbora eman behar zaio.
Momentuz jarraitu egingo dute soluzio baten bila.
Olatz, Antton, Txomin, ia denak nahi dute zerbait aportatu eztabaidari. Olatzeri eman diote hitzegiteko aukera.
-- Ez duzu inoiz pentsatu zakila handitzea ?
-- Hori egitea ba al dago ba?
-- Noski. Ahal duzu handitu metro bat. Baino gero altxatzerako askoz gehiago kostatzen da.
-- Ez, ez, ez, nik nahi dut zakila jartzea sudurraren lekuan. Ez dut gehiago errepikatuko.
-- Neretzat aztertu beharko zenuke beste aukerak – Olatzek jarraitzen du bere ibilbidea - adibidez ipurditik pisa egitea, ebakuntza oso sinplea eta merkea da.
-- Nahiko da !!!

HURRENGO KAPITULUA

ZAKILAK PERTSONAK HURBILTZEN DITU