EZ DITUZU EHUN BILIOI




Maite tigre baten gizan jarri da, hortzak estutzen deskargatzen du barruan daraman gorrotoa, bere onetik atera da, treneko burni bateri heltzen dio duen indar guztiarekin. Hau da bizitzen ari den unea, gogorra benetan!!!
-- Miren Arregi, ni ez naiz alferra eta gutxiago lapurra!!! Nere lanean oso langilea naiz.
-- Ze lan da zurea, ez duzuna esan nahi?
-- Nik ez dut inongo arazorik nere lana zer den esateko. Ni naiz munduan dagoen pertsona bakarra, gai dena buruko gaisotasun denak sendatzeko.
Maitek aho zabalik utzi du Tren osoa. Bidaiariak bata besteari begira daude…..eta iruditzen zait sinistu egin dutela entzundakoa.
-- Izango duzu lana Zorionaren Trenean. – Mirenek enbido jo du.
-- Zorionaren Trenean ez.
-- Ze ba ?
-- Zuk ez dituzulako ehun Bilioi Euro neri ordaintzeko. – Mirenek enbido, Maitek hordago!!!
Hala ere ezin dute gehiago jarraitu, Lesakan bertan gaude. Patxiku bere lekuan dago eta beste denak ere.
Ohizko mugimenduak hasi dira egiten Treneko bidaiariak, Patxikuk abiada jaitsi du, Txominek eta Benatek atea ireki, Mirenek begiratu ea dena bere lekuan dagoen, Josetxok Kaxiano martxan jarri eta hemen ez da ezer falta.
Falta dena bidaiari berria da. Irakurri dut nor den, Andoni Etxeberria. Lesakarra.
Hemengo geltokia ez da oso berria, bostehun urte ba ditu gutxienez. Kontuz egin beharko dira hemen gauzak. Momentuz ez da inor ikusten geltokian…..hori ez da berria.
Itxaron egin beharko dugu piskat, momentu batetik bestera….norbaitek atera du sudurzapia… norbait dago ezkutatuta.
Treneko langileak ez dakite zer egin, zerbait egin behar dute…bere bila atera dira, gizon txiki bat aurkitu dute.
Miren baino handiagoa ez da, hala ere ez da hipotxa, txikia da.
Momentu bat itxaron ondoren, Treneko arduradunak animatu dio esateko nor den eta zer motatako Zoriona nahi duen.
-- Egun on deneiri. Andoni Etxeberria naiz eta egia esan, ez dakit zer Zoriona nahi dudan.
-- Ez esan normala nahi duzula izan – Mirenek ipini dio muga – beste edozer aukera hartu zazu.
-- Ez, ez, ni normaletik oso gutxi dut, berezia naiz, oso berezia.
-- Bota ba, zain gaude.- Arduradunak presa du.
-- Ez dakit nola azaldu…..nahi dut titulu bat, baino oso handia, oso, oso, oso handia.
Treneko bidaiariak usai txarra sumatu dute Andoniren hitzetan, titulu oso, oso, oso handia nahidu eta ez dute ulertzen, Trenean ze titulu lortu ahal duen hain handia.


HURRENGO KAPITULUA

NOBEL SARIA IRABAZI NAHI DUT