ZAKILAK PERTSONAK HURBILTZEN DITU





-- Neri ere gustatzen zait. – Treneko arduradunaren iritzia da – Zakil eder batek gauza asko mugitzen ditu, bihotza, odola, dena. Zakila izoztua bezela da, gosea eta egarria batera kentzen ditu. Hitz batean esateko, bizitzeko gogoa ematen du.
-- Nik honekin bukatuko dut – Pomaderen hitzak dira – ba dirudi denak nahi duzutela zakila sudurraren lekuan ikustea, baina hori ez da mundu osoaren iritzia. Horregatik proposatu nahi dut, sudur barruan lekua egin eta zakila barruan sartzea. Nere ustez jende asko aterako da aukera honen alde.
-- Ni ez naiz aterako – Yoseba Amutxastegiren hitzak – nik nahi dut nere zakila haizea hartzea, dotore ibiltzea Oreretako kaleetan. Horretarako etorri naiz Trenera.
Yosebaren hitzak arretaz entzun dira treneko egongelan. Bidaiari denak zain daude, ea noiz entzungo duten Mirenen erabakia. Hori baino lehen Patxiren iritzia entzungo dugu berehala.
-- Ebakuntza ez da zaila, gertatzen dena da, ez dela oso erreza. Adibidez mukiak kendu behar dira, bestela elkartuko dira, piza, esperma, mukiak, hori dena batera ateratzen bada, ez da oso polita izango.
Yosebak ez du aurpegi polita jarri, ez zaio gustatu entzun duena.
-- Eta hori gertatu ezkero, ze arrisku dago?
-- Ezer ez, ez dela batere erosoa. – Patxik bukatu du bere diskurtsoa.
-- Bai, ez da egongo inongo arazorik – Txominek ere eman du bere iritzia – ziur nago mukiak jatea modan jarriko dela, horrelakoak gara gizakiak.
Mirenek bukatutzat eman du eztabaida. Denetatik entzun dugu, nere ustez garrantzitsuena da, Yosebak Zoriona lortu duela.
Gizon honek asko sufritu du bere bizian eta merezi du Zoriona. Ni oso pozik nago.
Hala ere nere zalantzak ditut, ez zait iruditzen hain erreza izango denik jendeak mukiak jatea. Agian gizartearen erdia zaletuko da mukiak jaten, agian….
Beno eta astebukaeran mayonesarekin batek baino gehiago jango ditu. Nor daki?
Batek ba al daki, zer egiteko gai garen?

ZAZPIGARREN ATALAREN AMAIERA

HURRENGO KAPITULUA