ASTOA ERE MAINGUA DA








Kaka egiteari usten diogunean, ipurdia eduki behar dugu hilabete batzuk beratzen, ur gazian beti, adibidez Donibaneko hondartzan. Hori egin ondoren, lorez apainduko zaigu ipurdia
-- Egon, egon piskat – Txomin Lujanbiok moztu dio – oso luzea da prozesu hori, hilabete batzuk ipurdia beratzen…nik adibidez lana galduko nuke Udaletxean.
-- Hori ulertzen dut, horregatik etorri naiz Trenera, ebakuntza txiki batekin, dena konponduta dagoelako. Ipurdia da lorategi ederrena, aberatsena eta hor, hasiko ginateke Zoriona konpartitzen, gure loreak oparitzen eta pertsona txiroei laguntzen, dituzten gaisotasunak sendatzen.

Zoriona ez da gurea bakarrik, ezin du izan, baita ere bada, gure senideena, gure adiskideena eta nola ez, baita ere, goizero goizero hodeiertzari begiratzeko indarrik ez duteneena.
Bidaiariak ez daukate oso garbi nola hartu Olatzen proposamena. Ikusten da piskat, zalantzak dituztela…bi sikologoei tokatzen zaie hemengo giroa zaintzea.
Bat batean….. egon, egon, egon piskat….bai, bera da, bera da.
-- Miren, begiratu ezazu lehiotik, Bittor Bizkor da gure atzetik datorrena, Bittor Bizkor da, gelditu Trena, mesedez gelditu Trena!!!!!
-- Ezin dugu Trena gelditu, debekatua dago.
-- Bai, lehengo egunean gelditu genuen.
-- Kaiku ezin dugu Trena gelditu! Lehengo egunean zuhaitzak asko lagundu zigun, bestela ezin izango genuen martxan jarri.
-- Bittor bidaiaria da, maingua da, ezin du Trena hartu.
Mirenek berriro begiratzen du lehiotik, ez du batere aurpegi itxaropentsua ipini.
-- Ezin dugu ezer egin…..beno, agian baserritar hoiek laguntzen ba dute…..
Egia da, belarra mozten ari dira baserritar batzuk. Ba dute asto txiki bat. Mirenek eskatu egin behar die edo bestela neronek eskatuko diet.
Ez zait gustatzen garraxika hastea, baina motiboak merezi du.
-- Mesedez utziko diozue gure lagunari astoa?
Baietz erantzun dute. Bittor hurbildu da astoarena, igo da gainera, orain da momentua, ezin du galdu segundo bat.
Astoa hasi da…ez da posible, ez da posible!!!!!!!!!!!!!!
Astoa ere maingua da, ze pena!

LAUGARREN ATALAREN AMAIERA

HURRENGO KAPITULUA