
-- Urte askotan nabil Kilkerren bizia ikertzen, oso bizi aberatsa da. Adibidez edozein kilker gai
da ernari gelditzeko, kilker denak, arrak eta emeak gai dira ama izateko, baino…..kilker arren haurrak jaio orduko hil egiten dira.
Hori nahiko nuke ondo ikertu, zeren, ondo ulertu ezkero kilkerren prozesua, gauza pila bat aldatuko litzateke munduan.
-- Zer egin behar dugu Trenean zuri laguntzeko? – Mirenek konkretatu nahi du.
-- Bigarren burmuina nahiko nuke izan, burmuin batekin ezin dut nere egitasmoa bukatu.
Bat batean egongelak astindu bat hartu du, bidaiariak, gehiengo batek behintzat, iruditzen zait ez daudela batere gustora entzun dutenarekin.
Gutxienez lau bidaiari altxa dute eskua, Mirenek bat aukeratu behar du eta oraingoan, Txomineri emango dio hitza.
-- Ni ez nago konforme zure planteamentuarekin, zuk eskatzen duzuna ez da Zoriona, zuk eskatzen duzu pertsona pribilegiatua izatea eta guk hori ezin dugu onartu.
-- Zergatik izango naiz pertsona pribilegiatua….jende pila bizi da bi burmuinekin!!!
-- Hori ez da egia.- Berriro Antton izanda saltatu duena – munduan ez dago inor bi burmuin dituenik.
-- Baino nola zara zu hain rustikoa? Nongo basamortuan estudiatu duzu zuk!
-- Nik ez dut estudiatu inongo basamortuan – Anttonek oso gaizki hartu ditu Andoniren hitzak – bi itulu ditut eta ehun mila liburu irakurri ditut, ba dakit zer esaten dudan.
-- Isildu zaitez gizona! Ez zu eta ez zuek, ez dakizute ezer, hemen zaudete Tren hontatik atera gabe. Atera hemendik, zabaldu munduan, bizi eguneroko errealitatea.!!!
Andonik esan duena berriro gaizki hartu dute bidaiariak. Kasu honetan Mirenek berak erantzungo dio.
-- Andoni gure gonbidatua zara, zure eskubideak ba dituzu, baina mugatu zaitez zure eremuen barruan. Zure eskubidea Zoriona lortzea da. Heldu horri!
-- Horri heltzen diot!!! Eskubidea dut bi burmuin izateko eta horregatik ez naiz pertsona pribilegiatua. Lortzen ba dut kilker arra ama izatea, lortuko dut gizona ere ama izatea.
Hori ez da neretzat inongo pribilegiorik, hori pertsona guztientzat pribilegioa da.
-- Eztabaida honetan mugatuko gara bakar bakarrik teknikoak esaten duenari. – Mirenek bukatu nahi du asuntu honekin – Patxi eman zure iritzia kasu honetan.
-- Bi burmuin izateagatik pribilegiatua da, baino gutxi, gaur egun jende pila bizi da bi burmuinekin. Aldiz, hiru burmuinekin bizi dena, bai dela pribilegiatua, zeren berak bakarrik dauka, sei pertsonak duten koefiziente intelektuala. Hori bai dela pertsona pribilegiatua izatea.
Adibidez aukera asko ditu Aita Santua izateko edo Estatu Batuetako Lehendakaria.
Dena den, hori dena garrantzitsua izan arren, ba dago beste gauza bat garrantzitsuagoa
dena eta da, ze aukera dituen gizonak ama izateko. Garbi esango dut, oso gutxi.
Gizonak ahal du hipotxen ama izan, baina hortik aurrera…...
-- Isildu zaitez hartaburua, gizona hipotxen ama izango dela…ez dakizu zer esaten duzun ere. Miren hau da, zuk esaten duzun teknikoa!
-- Esan dizut lehen, mugatzeko zure esparruan. – Mirenek ez du estabai da jarraitu nahi.
Patxik eskua altxa du eta normala da. Entzun duena ez da izan oso goxoa berarentzat.
-- Hartaburua zu zara. Orain dela hiru mende, egin zen saiakera hori, pentsa noizko kontua den
eta dena alferrik, gizona ipurditik ezin du ama izan, derrigorrez ahotik izan behar du, baina ze emaitzak lortzeko ?
Gizon asko hil egiten dira, ezin dutelako arnasa behar den bezela hartu, gainera haurrak orduz
lehen jaio behar dute, gutxi gorabehera kilo batekin, horregatik ipotxak dira beraien bizian.
-- Hori dena gezurra da!!! Ipini neri bigarren burmuina eta nik demostratuko dut, gizona ama izateko jaio dela!!!
-- Ni ez nago batere ados zure eskaerarekin - Olatz Otaegik ze indarra daukan - zuri bigarren burmuina oparitu ezkero, gizona mundu guziko jaun eta jabe izango da berriro eta ni ez nago batere ados horrekin!!!
-- Ezta gu ere!
Oso garrantzitsua da Ainhoak eta Idoiak esan dutena.
-- Ni ere ez.
Hau bai izan dela garrantzitsua. Treneko arduraduna, Miren Arregik erabaki du, Andonik ez duela Zoriona merezi.
Andonik alde egin behar du Trenetik... berak ba daki eta horixe egitera doa.
-- Agur. Agian itzuliko naiz.
Oso arraroa izanda gizon honek kasua. Treneko pisua emea da, bai arduradunak, bai sikologak, bai Olatzek eta....emakume hauek erabaki dute Zorionak kontzientzia duela
BOSTGARREN ATALAREN AMAIERA
HURRENGO KAPITULUA