EZIN DA SUIZIDATU






-- Alferra ez da alferra eta lapurra ez da lapurra!!!!
Maite Klowasky sartu da egongelan, esan duena eta esan duen moduan, sekulako estanda sortu du.
Ez dakit eztabaida honek irtenbiderik ote duen, momentuz bidaiari denak pentsatzen daude.
-- Alferra besteak bezela jan behar du – Benatek jarraitzen du berean – baina ze jaten du? Besteak ematen diotena edo bestela, berak lapurtzen duena.
-- Nik ez dut ezer jaten, ez ematen didatena eta gutxiago lapurtzen dudana, ondo entzun duzue!!!
Ze giro eskasa ari da sortzen eztabaida honetan, Miren bera isilik dago, ez da ausartzen ezer esatera.
-- Ni pertsona zuzena naiz, zuek txatarrero batzuk zarete – Maitek ez du isiltzeko gogorik - zergatik esaten duzue Zoriona oparitzen duzutela, zergatik? Txotxolo batzuk zarete eta horrez gain, txiro batzuk, ez zarete gai diru piskat eramateko Trenean.
-- Hori ez da egia, ez erabili gezurra argudio modura – Miren esnatu da – gu ez gara txatarreroak eta gutxiago txiroak, gu hitzeko pertsonak gara eta zuk lortuko duzu Zoriona, zu izango zara hamar Bilioen jabe!!!
-- Nere zalantzak ditut…
-- Ba ez izan zalantzarik, zuk lortuko duzu Zoriona, bestela nik zainak moztuko ditut eta nere odola Arantxaren semeak zurgatuko du.
Tenperatura igo da Trenaren egongelan, inork ez zuen espero Mirenek hitz hoiek esatea, oso fuertea izanda esan duena.
Hain fuertea izanda, denak mutututa gelditu direla. Oso irudi txarra ari da ematen Zorionaren Trenak, norbaitek erreakzionatu behar du.
Eta azkenean Idoia altxa da, ba zen ordua. Horrelako momentu batean ezin da beste aldera begiratu, arazoa hemen dago eta hemen bilatu behar dira soluzioak.
-- Maite, pertsona aske jaiotzen da eta eskubide osoak ditu, baita lanik egin gabe bizitzekoa, baina gizarteak ez dauka zergatik berarekin arduratu behar.
-- Aspertzen ari naiz kontu horrekin, nik nahi dudan bezela nahi dut bizi eta ezin baldin ba dut…….
-- Eta ezin baldin baduzu nahi duzun bezela bizi, zer?
Mirenek egin dio galdera zorrotz hori.
-- Ezin dut suizidatu.

BIGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapitulua

LARRUN AZPIAN