NOBEL SARIA IRABAZI NAHI DUT




Nik ere zaila ikusten dut, hemen barruan titulu ikaragarria lortzea.
-- Hogeita zazpi titulu Unibertsitarioak dauzkat, hamabi hizkuntza dakizkit, baina….zerbait handia falta zait.
Patxi, Treneko sendagileak eskua altxa du. Seguraski zerbait esateko edukiko du.
-- Barkatu esatea, baina falta zaizuna garaiera da. Agian bi metrorekin, izango zenuke titulu bat oso, oso, oso handia.
-- Aizu, kasualitatez txikia deitu didazu neri? Txikitik ez daukat ezer eta horri buruz esango dizut,” Kultura Maian” irakurri nuena. “ Txikia da, handia izan nahi duena”.
-- Nahi duzuna esango duzu, baina alferrik, zu txikia zara eta bota duzun esaldia ez duzu “ Kultura Maian “ irakurri. Hori Lazkaotxikik esan zuen Goizuetako taberna batean.
Andoni isildu egin da, pentsatzen dut burua astintzen dagoela, zer egin edo ez egin…..
-- Ez duzu hainbeste pentsatu behar – Patxik ebakuntza egiteko gogoa du – zu bi metrorekin izango zinake Jauntxo bat, dituzun titulu pila hoiekin eta hamabi hizkuntzekin, ibiliko zinake mundu osoan konferentziak ematen.
-- Bai baina…..hoiek txikikeriak dira, handia, benetan handia izateko buru berezia behar da, talentu aparta eduki behar da.
A zer arazo ipini duen gizon honek !!! Inork ez daki zer esan, Ainhoak Idoiari begiratzen dio, Anttonek Mireneri eta horrela beste denak.
Andoni konturatzen da, zaila izango duela, Zoriona Trenean lortzea.
-- Nerekin ez duzue hitza bete. Hau Zorionaren Trena da, baina nik hemen ez dut Zoriona lortuko.
-- Ba dakizu zergatik – Idoiak ba daki zergatik – dagoeneko Zoriontsua zarelako.
-- Ez naiz Zoriontsua, naiz piskat Zoriontsua bakarrik.
Andonik berezia dela esan du eta ez du gezurrik esan
-- Begira Andoni – Mirenek hartu du hitza – Zorionaren Trenean bidaiariak Zoriona lortzen dute, behar dutelako, beraientzat Zoriona beharra delako, zure kasuan Zoriona apeta da, besterik ez.
-- Nola esan duzu astakeri hori!!! Zoriona ez da inoiz apeta, Zoriona beti beharra da, gainera Zorionak ez du mugarik, ez du kontzientzirik, haizea bezela da, ez du galdetzen nora joan behar duen.
Olatz Otaegi mahai gainera igo da, haserrea igartzen zaio urrutitik.
-- Andoni ez nago batere ados zurekin. Zorionak kontzientzia ba du, haizeak ez eta gizonak ere ez. Abere Berritxuak agintzen du pertsonen bizian, berak erabakitzen du nor izan behar duen Zoriontsua eta nor ez.
-- Ez dut eztabaida hau jarraitu nahi – Andonik presa piskat dauka – erabaki zer egingo duzuen nerekin.
-- Ez dakit garbi zer esan – Mirenek ez du hanka sartu nahi – zure kasua berezia da benetan.
-- Nere kasua oso sinplea da, Nobel Saria irabazi nahi dut.
-- Nobel Saria irabazi Trenean! – Ainhoak ez du sinisten hori entzun duenik – Eta zertan nahi duzu irabazi sari ospetxu hori ?


HURRENGO KAPITULUA

BIGARREN BURMINA BEHAR DUT