ERRENTERIAN BIZI NAIZ ETA ! ! !





Pomaderek haize piskat behar du, lehio ondoan dago. Nere ustez alde egiteko gogoa dauka eta neurri batean normala da. Berarentzat ustegabe handia izanda gertatzen ari den guztia.
-- Erabat aztoratuta nago, ezin dut ukatu, iruditzen zait, beno….. sendagilea naizenez, lagunduko zaitut ama izaten.
-- Eskerrik asko Pomadere Jauna. Zu izango zara bakarra lagunduko didana, beste hauek ez naute pertsona kontsideratzen.
-- Maite nahikoa da ! – Mirenek ez du sestrarik nahi – Pomadere Jaunari ez diogu arazo gehiago emango.
-- Lasai, neregatik ez dago arazorik, hona laguntzera etorri naiz eta horixe bera egingo dut.
Hendaiako sendagilea sartu da bere paperean, onartu du Zorionaren Trenean dagoela, orain ba daki edozer, baina edozer gauza gertatu daitekela.
Isil isilik lehotik begira dagoela, sendagilea ari da bere onera etortzen, poliki poliki ari da aztertzen gertatutakoa. Nere ustez denbora pasa hala, gero eta normalagoa irudituko zaio ikusi duen guztia eta hori logikoa da.
Emakume gazte batek bi edo hiru txerrien ama izatea, ez da hain arraroa. Gainera txerri txikiak, horixe dira txikiak. Ziur nago haur bat, mutila adibidez, txerria baino handiagoa dela.
Gauza hoietan pentsatzen ia ia ahaztu egin naiz Errenteriko atietan gaudela. Tren barruan denbora berehala pasatzen da, orain dela gutxi Oiartzunen ginen eta orain Oreretan.
Gaur egun hurrengo Geltokira iristea ez da arazoa, bidaiari denak ba dakite zer eta nola egin behar duten beraien lana.
Mirenek bota dio azken begirada Trenari, Egiazabal Jaunak jaitsi du trenaren abiada, Txomin eta Benatek hanka bat daukate kanpoan, berehala igoko da bidaiari berria.
Momentuz ez dugu inor ikusten, nik behintzat ez dut inor ikusi, agian itxaron egin beharko da piskat.
Euskaldunak ez dugu arazorik itxaroteko, milaka eta milaka urte ari gara itxaroten.
Hara! Azaldu da gure gizona. Ikusteko modukoa da. Berrehun kilo ba ditu gutxienez.
Hau da hau gizon puska. Txomin dagoeneko Trenetik jaitsi da, kanpotik eta barrutik heldu beharko diote gizon honi.
Denen artean lortu dute ate ondoan jartzea, beste bultzada bat eta igo da gure Errenteriarra. Txalo bero bat !!!

HURRENGO KAPITULUA

NAHIKOA DA !!!