ALTZAKOA MUNDUKO AIREPORTU HANDIENA



Ba goaz Altzara. Pozik eta triste noa, beti gertatzen zait berdina. Zenbat gauza etortzen zaizkidan burura !!!
Adibidez aitarekin ibiltzen nintzenean perretxikutan, beti begiratzen genituen zuhaitz berdinak, zortzi edo hamar urte nituenean ez nuen ulertzen zergatik zen hori, urte batzuk beranduago, ohartu nintzen emankorra dena, beti ematen duela eta emankorra ez dena, inoiz ez.
Gure gizartean gehiegitan gertatzen da hori, gizakia ez da emankorra, berekoia da eta ez du ezer ematen. Gizakiak berekoiak gara.
Lehendabiziko aldia da Altzara Trenean natorrela, ze arraro egiten zaidan!!!
Eskerrak Baserri batzuk bizirik ikusten ditudala. “Borda” begien aurrean daukat, piskat gorago “Gazteluene”, eskerrean “Txurdinene”, eskubi aldera begiratuta “Kastillun”, ehun metro gorago “Artxipi” eta “Artzaka”, hortxe ibiltzen ginen mutil koskorretan.
Trena ba doa bere martxan, oraintxe sartu da “Amuederreko” errekan, lehiotik ikusten ditut “Martitegiko” eremuak, nork esan behar zigun guri, Inasion etxe aurrean munduko Aireportu handiena egingo zutela!!!!!
Hau bai dela fuertea!!!!
Ezin da sinistu zer nolako Aireportua dagoen, “Amueder” eta “Martitegi”tartean, ikusgarria benetan.
Zabal zabala ez da, luzea ere ez, Amuederretik Lau Haizetaraino, baina garaiera Kristona dauka. Ehun kilometroko garaiera du, hemen egunero hamar mila hegazkin sartzen dira eta atera beste hamar mila.
Ikustekoa da“ Joxetxo Ezeiza” Aireportua, bai horixe !!!
Gauzak hobeto ulertzeko, esan behar dut, Aireportuan gutxienez ehun Aireportu ba daudela, bata bestearen gainean. Derrigortuta egon dira horrela egitea, zeren Amuederroko erreka betetzeko, Europan ez zegoen hainbeste hormigoi.
Aireportua ez dago oso urruti nere etxetik, oinez bost minutu eta pentsatzen dut Geltokia hemen egongo dela nonbait. Auskalo non !!
Joxe Mari Bordakoa “Txurreroen Enparantzan “ Alkate jarri dutenetikan, dena aldatu da, ez dago ezer ezagutzen denik.
Ez nintzateke batere harrituko Geltokia lur azpian egotea edo hodei baten gainean. Tegnologia asko aurreratu da eta hemen dirua hautsa baina gehiago dago. Hamar bilioi Dolar edozer txorakeritan gastatzea, batere ez harritu.
Hara, hara non dagoen Geltokia. Hau jende pila dagoena inguruan. Kostako zaio Trenari Geltokira iristea.
Pentsatzen nuen bai, jende pila egongo zela geltokian, Enparantzako biztanleak oso gutzi ateratzen dira kanpora eta noski, zerbait kanpotik etortzen bada, gustora egoten dira begiratzen.
Tren barrura ez da inor sartu oraindik, agian gero utziko diete bisitatzen, ez dakit.

ZORTZIGARREN ATALAREN HASIERA

hurrengo kapitulua





MILA URTEKO KONTRATUA