EZ DUT EZER JAN NAHI



-- Kaixo, ni Olatz Otaegi naiz, Saratarra eta nere Zoriona , pertsona normala izatea da.
Trenean gauden denak harrituta gelditu gara hori entzunda. Pertsona normala nahi du izan.
Hemen inor ez da ausartzen esatera berriro errepikatzeko, ze Zorion mota nahi duen lortu. Pentsa zenbaterainoko arazoa dagoen, Miren komonera joan dela, ez du nahi momentuz parte hartu.
Azkenean sikologa batek, Ainhoa, saiatuko da hemengo korapiloa askatzen.
-- Pertsona normala izatea esaten duzunean, zer nahi duzu esan?
-- Ba hori, pertsona normala izatea.
Berriro harrituta edo blokeatuta gelditu dira Treneko bidaiariak. Miren ba dator eta iruditzen zait zerbait esateko gogoarekin dagoela, baina Anttonek aurrera hartzen dio.
-- Barkatu baino, ezin duzu adibide bat jarri, guk ez dakigu zer den pertsona normala izatea.
-- Nik normal gutxi ezagutzen ditut eta gainera, zuek ez dituzue ezagutzen.
Hau panorama jarri dena Tren barruan, inork ez daki nondik atera behar den zulo hontatik.
Denbora aurrera doa….Miren urduritzen hasi da.
-- La hostia, ni naiz pertsona normala. Hainbeste denbora normal bat aurkitzeko !!
-- Zu ez zara normala! Anttonek entzun behar du entzutekoa.
-- Ni ez naizela normala!!!! Zer naiz ba ni!!! Esan, esan!!!
-- Normala ez zara !!!
Trenak gaur sua hartu behar du. Ez dut horrelako girorik oraindik ikusi.
-- Zer nahi duzu esan Antton – Txikia teilatura igoko da – esan nahi duzu anormala naizela!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
-- Bai!!!
-- Zu ergela zara, ergel handi bat, ez dakizu zer esaten duzun!!!
Idoia eta Ainhoa eskua altxa dute, bi sikologak eztabaida beste bide batzutik nahi dute eraman. Neri ondo iruditzen zait, zeren bestela gehiegi luzatuko da eta seguraski alferrik.
-- Olatz, esaten duzunean pertsona normala nahi duzula izan, zer nahi duzu esan, ahal duzu piskat zehaztu ?
-- Noski. Neretzat pertsona normala da, bizi dena nahi duen bezela, bere erabakiak berak hartzen dituelako. Adibidez nik ez dut gehiago gizendu nahi, betirako horrela gelditu nahi dut.
-- Nahi duzu egin regimen bat ez gizentzeko?
-- Ez, ez, nik ez dut gehiago ezer jan nahi!
Hau saltsa antolatu dena egongelan!!! Pentsa nolakoa den giroa, Mirenek abesti lasai bat ipini duela, egoera zerbait baretzeko.
Bidaiariak prestatzen ari dira eta gehinetan bezela, bi talde sortu dira.
Miren arduradun bezela, bere neurriak hartzen dabil. Gutxi gorabehera betikoak dira.
Abestia bukatu denez Idoia zutitu da, hemendik aurrera saiatuko dira denak, emakume eder honen ametsa lortzen.

HURRENGO KAPITULUA

EZ DUT KAKA EGIN NAHI GEHIAGO