ZUHAITZ BAT NITAZ MAITEMINDU DA



Bidaiari berria zutitu eginda, ba dirudi hitzegiteko gogoa duela, baldintza hauetan ez dakit Mirenek onartuko ote duen. Treneko arduraduna nahiko lasai dago, nere ustez nahikoa pentsatu du zer egin behar duen.
-- Kaixo Dominike, ongi etorria Zorionaren Trenera, gure laguna zara.
-- Eskerrik asko Trenean onartzeagatik, poz handia daukat momentu honetan, denbora
asko egon naiz hau itxaroten….
-- Zer gertatzen zaizu ba – Mirenek aurkitu du ari bat nondik tira- gaiso zaude?
Dominikikek ez du erantzuten, isil isilik dago behera begira.
Beste bide bat aurkitu behar da, arazo berezi batekin egin dute Topo. Hemengo langileak ohituta daude arazo bereziak ikusten.
Mirenek bi sikologa deitu ditu, biek izango dira bidaiari lotsatiaren arduradunak. Idoia zapi beltz bat dakar eskuan. Bere inguruan eseri dira, seguraski elkarhizketa beroago izateko.
Eseri orduko mintzatzen hasten dira.
-- Begira Dominike – Idoiak hautsi du harresia – zuretzat ekarri dugu hau, zure zapia zikindu egin da piskat. Nahi duzu aldatu?
-- Ez, ez, berdin da. Laister joango naiz Ahetzera.
-- Ahetzekoa zara, ze zortea duzun. Neska politen herria da hura.
-- Neri ez naute neska gazteak begiratzen.
Bi sikologak harritu egin dira hori entzunda. Oraindik elkarri begira daude.
-- Gu biok neska gazteak gara eta zuri begira gaude.
Ainhoak esan diona ikuitu egin dio eta nahiz eta aurpegia estalita izan, nabarmendu da mutil ederra dela.
-- Zergatik ez gaituzu gu bioi bakarrik aurpegia erakusten? – Ainhoak galdetu dio.
-- Lotsatu egiten naiz.
-- Zu bezelako mutil ederra izanda, zertaz lotsatzen zara?
Berriro burua makurtu du. Arazo handi bat dauka Dominikek, edo agian berak gehiegi handitzen du.
Mirenek keinu bat egin dio Joxetxori, musika jartzeko esanez. Idei ona da, hemen zerbait behar da egoera desblokeatzeko.
Ea berehala asmatzen dudan nor den abesten ari dena……Joseba Tapia !!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Jaun- Andreak gure trikilari handia ari da abesten Zorionaren Trenean.
Ze polita den eta ze gozoa Josebak abesten duena.
-- Ez duzu ezertaz lotsatu behar – Idoiak aprobetxatu nahi du musikak ematen duen euforia – mundu honetan dena normala da. Esan lasai ze arazo duzun.
-- Zuhaitz bat nitaz maitemindu da.
-- Ze ondo, ze zortea duzun Dominike!!!!
Ainhoa besarkatzen ari da Azkaindarrari, orain Idoiaren txanda da. Honek disimulu gutxirekin zapia kendu dio aurpegitik.
A ze giroa dagoen egongelan, Miren Benatekin besarkatu da, Ximon bere kontura ospatzen dabil, eromen txiki bat antolatu da segundo batean.

HURRENGO KAPITULUA

TRENA GELDITU EGIN DA