MAITASUNA BEHAR DUT







Hendaiatik ateratzen ari gara goxo goxo, presarik gabe, Zoriona poliki poliki eraikitzen da, gainera Urrunara iristeko hamar minutu nahikoak dira.
Orain egingo dut gauza bat debekatua dagoena, Mirenek bakarrik ahal du egin eta da, ikustea nor sartuko den Urrunako geltokian.
Badaezpada berriro begiratuko dut, ea norbait baldin ba dagoen inguruan eta ez dago inor, hau da momentua jakiteko nor den : Arantxa Etxezarreta.
Emakume heldua da, izango ditu hirurogei urte inguru, adin ederra da arazoz beteta egoteko.
Laister jakingo dugu emakume honen egoera. Egiazabal Jaunak jaitsi du Trenaren abiada, ez dakit nahikoa den, zeren Arantxak adina du eta martxan igotzeko….
Hor daude ate ondoan Benat eta Txomin lanean hasteko prest. Urrunako geltokia ez da oso handia, txiki xamarra, baino hala ere…..hor dago, hortxe dago Arantxa.
Trenetik bi mutil gazteek luzatu diote eskua, berak abiada handitu du, oso gutxi falta da…beste piskat eta TREN BARRUAN DAGO!!!
Txalo bero bat Arantxarentzat, adin horrekin ausarta izanda Trena martxan hartzeko.
Berriro ere demostratuta gelditu da, inor ez dela zaharra bizitzeko, inor ez dela zaharra amesteko.
Atsedena hartzen dago, bi sikologak zain daude, Arantxa ze motatako Zoriona nahi duen, hemen Zoriona oparitzen da bakoitzaren gustuen araberan.
Altxa da, zutik dago Urrunako emakume dotore hau, arnasa lasaitzen ari da.
-- Egun on eta eskerrik asko onartua izateagatik zuen Trenean. Nere arazoa oso simplea da, txerri baten ama izan nahi dut.
-- Hori ezineskoa da!!
-- Nork esan du hori, nork esan du hori!!!
Treneko arduraduna mahai gainera igo da, oso haserre dago, oso haserre.
-- Tren honetan, Zorionaren Trenean, ezineskoa ez dago, hemen ez dado ezer ezineskorik !!!! Hemen dena da posible, ez bakarrik emakume bat txerri baten ama izatea, baita ere txerri bat pertsona baten ama izatea. Dena da posible. GORA ZORIONAREN TRENA!!!!!
Nola jarri den Miren, eskerrak ipotxa den, bestela ez dakit zer gertatuko zen.
Giroa piskat lasaitu da eta ba dirudi Mirenek berriro hartuko duela hitza.
-- Arantxa zure arazoa konponduko dugu, ziur egon. Nola konpondu eta zenbat denbora beharko dugun eta gauza hoiek denak hitzegingo ditugu. Orain joan zaitez zure gelara, Txominek lagundo zaitu.
Urrunako emakume ausarta honek, hartu ditu bere boltsak, egia esan, gauza gutxi ekarri ditu Trenera, beno, agian ez da erropa gehiago behar.
Bitartean egongelan isildu gabe ari dira berriketan, bi sikologa eta……ez dakit nor diren besteak, ni ohartu gabe jende berria sartu da Trenera.
Ari naiz gutxi gorabehera analizatzen ze motatako jendea den eta ez da batere erreza asmatzea, jendea gero eta arraroa dago, ez dakit zergatik, baino iruditzen zait, ni naizela hemen dagoen pertsona normal bakarra.
Eta egia izango da gainera.
Disimuluarekin hurbildu naiz piskat eta ba dirudi, etorri berri bat sendagilea eta kirurgilaria dela, bere ondoan, baino beste aldera begira dagoena, apaiza izandakoa da.
Poliki poliki joango naiz ezagutzen, Trena ez da oso handia eta ez gara hemen egongo astebete, dezente gehiago egongo gara.
-- Ale, ale, Ahinoa eta Idoia mugitu ipurdi eder hoiek, Arantxa zain dago egongela berezian.
Bi sikologak segundo batean iritsi dira.
-- Kaixo Arantxa – Ahinoak hartu du hitza- nahi dugu jakin zergatik nahi duzun txerri baten ama izan?
-- Arazo askoren ondorioa da. Nere senarra gizon nazkagarria zen, nazkagarria maila ikaragarrietan, ezin zen bere ondoan bizi.
-- Banatu egin zinaten ?
-- Bai. Hil egin nuen .
Hori da hori, bi sikologak hartu duten ustegabea.... Ezin dute disimulatu harridura.
-- Seme-alabak ba dituzu? Idoiak giroa lasaitu nahi du piskat.
-- Ez. Etxetik eta nere bizitzagatik bota nituen. Ez zuten batere sentimendurik neretzako, erabili egiten zidaten, aprobetxatu egiten ziren nitaz eta nik hori ez dut onartzen.
-- Eta horregatik nahi duzu ama bezela experientzi berri bat?- Idoiaren galdera izanda.
-- Bai, nahi dut aldatu piskat, entzun dut aberea gizona baino askoz jatorragoa dela, horregatik nahiko nuke txerri baten ama izan.
-- Eta ez baldin bada jatorragoa?- Biek batera galdetu diote.
-- Hil eta jan egingo dut. Txerria ona da jateko.
Arantxaren hitzak kriston astindua sortu dute egongela berezian eta baita ere Tren osoan. Emakume honek ez du inor axolagaberik uzten.
Bilera bukatu denez, bi sikologak joan dira eta orain Treneko arduraduna etorri da.
-- Zorionak Arantxa! Zorionaren Trenak onartzen du zure eskaera, beraz izango zara txerri baten ama.
-- Mila esker opari eder hau egiteagatik, baino…ez dakit….
-- Zer gertatzen zaizu Arantxa?
-- Nahi nuke jakin nor den sendagilea, ze programa jarraitu behar dudan, noizko izango den?
-- Lasai, lasai, sendagileari deituko diot eta berarekin hitzegingo duzu. Gizon jatorra da, Amazonaseko Unibertsitatean atera du Sendagile titulua.
Arantxa harritu eginda piskat, hori iruditu zait neri.
-- Amazonasen ba dago Unibertsitatea ?
-- Ona gainera, abereen kontuan munduko onena. Patxi, Treneko sendagilea, hogeita bi urte pasa ditu anakonda baten barruan. Dena daki abereen haurdunaldiei buruz.
-- Ezagutu nahiko nuke mesedez.
-- Oraintxe bertan aurkeztuko dizut. Sendagile ona da eta pertsona jatorra, ikusiko duzu.
Arantxa Etxezarreta erabat harritua dago Trenera sartu denetik, seguraski ez zuen pentsatzen horrelakoa izango zenik.
-- Kaixo Arantxa eta Zorionak hain ausarta izateagatik.
-- Ni ez naiz ausarta, oso normala naiz, maitasuna behar dut, ez naiz inoiz maitatua sentitu.
-- Zure arazoa bukatu da. Datorren hilean maitatua izango zara eta ez bakarrik zure haurrengatik baita gu denongatik ere.
-- Besterik ez nuke nahi, esnatzen naizenean txerri txiki batek musu bat ematea.
-- Hori dena izango duzu. Gaur gauean lo hartuko duzu eta ez zara esnatuko hilabete batean. Orduan hasiko zara Zoriontsua izaten, denok maiteko zaituztegu pila bat, bai zuri eta bai zure txerri txikiari.
-- Mila esker Patxi, zure hitzei esker dagoeneko Zoriontsua naiz.

hurrengo kapitulua :

HILABETE BAT ITXARON BEHAR