EZ DUT KAKA EGIN NAHI GEHIAGO




-- Olatz, ba dakit errepikatzen ari naizela, baina ahal diguzu ezan, zer nahi duzun?
Saratarrak ez dio ezer erantzuten eta erropa eranzten hasi da, biluzik dago, hau da hau ipini duen espektakuloa!!!
Segundo hauetan jokoz kanpo gelditu dira sikologak, arduraduna eta Tren osoa. Inork ez daki zer egin. Azkenean Olatzek hautsi du hemengo isiltasuna.
-- Etorri Idoia, ikuitu nazu ipurdia, koskatu gozo gozo.
Sikologak nahiko ondo disimulatzen du daukan harridura.
Ipurdia ikuitzen hasi da eta berotu egin da piskat. Olatzek aprobetxatu nahi du momentua.
-- Zuk usten duzu ipurdi zoragarri hau, kaka artean bizitzeko jaio dela?
-- Ez, ez, ezta pentsatu ere!!!!
-- Ba hori da nere ametsa eta nere Zoriona. Nik ez dut kaka gehiago egin nahi.
Esan badu, esan du, tren osoa aztoratu du Sarako emakume honek. Lau bidaiari gutxienez altxa dute eskua, ba dirudi denak nahi dutela zerbait esan.
Mirenek denei nahi die joko piskat eman eta oraingoan Josetxori eman dio hitzegiteko aukera.
-- Ez naiz gehiegi luzatuko, baina nerea botako dut. Olatz zure Zoriona ezineskoa da, mundu guztia kaka egin behar du.
-- Bai eta batzuk – Miren begiradarekin fusilatzen ari da Josetxo gizarajoa – galtzetan egiten duzue kaka. Zenbat aldiz errepikatu behar dut, tren honetan ezineskorik ez dagoela, ez dagoela, ez dagoela LA HOSTIA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
EZ DAGOELA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Garraxi egiten du, baina ez ditu denak isiltzen. Adibidez Antton, Josetxo eta abar.
-- Tren honetan ezineskoa ba dago, BA DAGO; BA DAGO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Txistu bizian Miren bere tronora igo da, ISO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Hau zarata dagoena hemen, ezinda aldamenekoa entzun hizketan.
Usten dut Benat Arrutik musika jarri duela martxan. Eskertzen da horrelako ero etxean, lasaitasun piskat tarteka edukitzea.
Ezin da sinistu hemen antolatzen den sestra, momentu batzutan pentsatzen egoten naiz
Trena errailetik irten egingo dela.
Momentuz hemen gaude eta gustora, oso gustora gainera, zeren Olatzek, Mirenek egiten duena egin du, mahai batera igo.
-- Konturatu naiz oso gutxi irakurri duzutela eta gehiegi hitzegin. Oraindik ez zarete enteratu, gizakia orain dela bostehun urte hasi zela kaka egiten.
-- Hori gezurra da – Antton berotu da – gizakia duela berrogehita hamar mila urte hasi zen kaka egiten.
-- Hori ez da posible – Olatzek ez du isiltzeko asmorik – gizakiak garai horretan ez zuen ipurdirik eta gutxiago jatekorik. Orain dela mila urte hasi ziren lehendabiziko gizon-emakumeak jaten, jaten oso gutxi, horregatik ezin zuten kaka egin.
-- Baina zertan oinarritzen zara horrelako gauzak esateko? Antton harritu egiten da.
-- Kulturan, irakurri egin behar da piskat eta pentsatu asko, horrela jakiten dugu nondik gatozen eta nora goazen.
Olatzek denak isildu egin ditu, neska honek badu lider izateko trebezia.
-- Ba dakizue nork jarri gaitun denoiri komonean kaka egiten? Amerikano batek, ipurdia garbitzeko papera asmatu zuenak. Kapitalista horrek erabaki zuen, komona ez dela leku apraposa pentsatzeko edo idazteko edo irakurtzeko.
Okerrena da sinistu egin diogula, hori da txarrena. Kapitalistei dena sinisten diegu eta ohitura txar hori, desagertu egin behar du. Lurperatu egin behar dugu.
Guk, gure ideologia eduki behar dugu, gure helburuak, gure egitasmoak, guk Zoriona merezi dugu eta Zoriona lortu behar dugu.
Eta ez hori bakarrik, guk Zoriona zabaldu, hedatu, konpartitu egin behar dugu. Nola?

HURRENGO KAPITULUA

ASTOA ERE MAINGUA DA