NI TXERRIA NAIZ



Ez ginen ondo portatu Bittorrekin – Txominek kontzientzia bueltaka dauka – zerbait gehiago ahal genuen egin.
Hori pasa da – Ainhoak bukatu nahi du historio horrekin – saiatu ginen, ez zen posible izan eta ea hurrengoan gai garen Bittor Trenera sartzeko.
Nik ba dauzkat gauza batzuk esateko, baino nahiago dut isilik egon, abeslari handi bat ari da abesten Luis Mariano Irundarra.
Ze artista puska izan zen Luis Mariano!!!!
Ba hementxe gaude, patxada ederrean, Txanpain piskat edaten, musika entzuten, laister bi txerri txikien bataioa izango da. Ospatu egin behar dugu bi bidaiarien jaiotza, egunero ez da jaiotzen Trenean txerri bat eta gutxiago bi.
Treneko langileak dena prestatzen daude, bataio ederra nahi diote eman Arantxaren seme-alabei. Bitartean Miren begiratzen dago, zenbat kilometro falta diren Lesakara iristeko.
Gutxi gorabehera ordubete falta da, beraz ba dago denbora bataioa lasai ospatzeko.
Trenak abiada jaitsi du eta momentu honetan, Treneko bidaiari den denak, egongelan daude. Gezurra dirudi gaur hemen dagoen patxada, mundu guztia lasai lasai dago, ez dago sestrarik, ez dago hitz txarrik, gaur gustoa ematen du Tren honetan bidaiatzea.
Horrelako ekitaldiak direnean, normalki ba dakigu ondo portatzen.
Musika piskat jaitsi dute eta momentu batetik bestera hasiko da bataioa.
Bi txerri txiki bere lekuan daude, beraien ondoan Maite Klowasky dago, Arantxa Etxezarreta oso pozik eta oso urduri egon arren, tinko dago bere seme-alabaren ondoan.
Patxiku Egiazabalek botila bat txanpain irekita dauka eskubiko eskuan, botila horrekin bataiatu behar du txerri bat, baino botila osoa bota du Maiten buruan.
-- Kontuz nora botatzen duzun Txanpaina!!!
-- Zer zabiltza gizona!- Miren sartu da tartean – Maite ez zaitez etzanda egon txerrien ondoan.
-- Zuk ez didazu neri galeraziko naizena izaten. Ni txerria naiz!!!
-- Zu ez zara txerria, zu gu bezelakoa zara.
-- Ez esan gehiago zuek bezelakoa naizenik, ez esan neri arratoia naizenik! Ni txerria
naiz eta harro nago!!!
Olatz Otaegik ez du ezer ulertzen, denbora guztia dabil begiratzen hara eta hona, ea norbaitek esaten dion zer gertatzen den.
Gertatzen dena da, bataioa aurrera doala eta bi azpil handi bete dituztela Txanpainekin.
Arantxak utzi ditu bi azpilak bere haurren ondoan.
Hau da bataioko momentu ederrena, isiltasuna da nagusi, anai-arrebak ari dira Txanpaina edaten eta isiltasun hau bakar bakarrik Beethoven handiak ahal du eten.
Berak eta bere bostgarren sinfoniak.
Ze ederra den Musika, ze momentu ari garen bizitzen! .Poliki poliki egarria asetzen duten neurrian, bi txerri txikiak baztertzen doazte, lekua uzteko beraien lagunarentzat.
Olatzek ezin du sinistu ikusten ari dena, Maite txerrien azpiletik ari da Txanpaina edaten.
Saratarra berehala mahai gainera igo da, ezin du horrelako gauzarik jasan.
-- Nahikoa da. Lehengo egunean ikusi nuen Maite txerriekin etzanda eta gaur ikusten dut, txerrien azpiletik ari dela Txanpaina edaten. Hori ez dut onartzen nik!
Zuzenean Mireneri begiratu dio, honek arazoak ditu zulo hortatik irteteko.
-- Ez du pertsona izan nahi eta aberea izan behar du.
-- Zer esaten ari zara!!! Nola izango da aberea, burua galdu duzu edo!!!
-- Ez du lanik egin nahi, ez du pertsona izan nahi, ez du eskubiderik besteen kontura jateko. Alferra lapurra da.
-- Ni ez naiz alferra eta ni ez naiz lapurra!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

BOSTGARREN ATALAREN HASIERA

HURRENGO KAPITULUA

EZ DITUZU EHUN BILIOI