LEHEN ATALAREN HASIERA
Jaun-Andreok gaur ez da egun harrunta,gaur egun handia da, Ekainaren 27a.
Hemendik denbora gutxira, Hendaiako geltokitik aterako da ZORIONAREN TRENA.
Gezurra ba dirudi ere, azkenean lortu du Udaletxeak, tren zahar hau martxan jartzea.
Ez du berehala lortu, hamar urte egonda geltokian lotan, txoko batean aparkatuta, Rafael Lassallettek orduan ez zuen lortu trena martxan jartzea eta hara nola diren gauzak, inork espero ez zuenean, aurten Rafaelek berak antolatu du bidai magikoa.
Hendaiako herriak oso pozik hartu du bidaia, ikusi besterik ez dago, ze jendetza bildu den geltoki inguruan, horrela jarraitu ezkero, laister ez da egongo Euli batentzat lekurik.
Hala ere, jendea bazter guzietatik dator, denak nahi dute trenera hurbildu, nahiz eta jakin, ezineskoa dela.
Trenaren motorra martxan dago, nik behintzat entzuten dut zarata, dena den, nagoen lekutik ezin dut ezer ziurtatu. Onena da, nola edo hala, trenaren ondora joan eta ahal baldin ba dut, barrena sartu.
Ez da batere xamurra bururatu zaidana, dagoen jende pilarekin metro bat aurreratzea
Kristoren lorpena da, hala ere, ez dut beste irtenbiderik, saiatu behar dut barrura sartzen.
Urte asko pasa ditut momentu honekin pentsatzen eta orain, ezin dut nere ametsa putzora bota. Metro batzuk falta zaizkit helburua lortzeko, horrek esan nahi, berriro hasi behar dudala bultzatzen, ez dago beste modurik.
Eta harritzekoa da Udaletxeak ze gaizki antolatu duen gaurko ekitaldia, beno, agian ez da harritu behar, nere aurrean daudenak Ziburukoak dira, han paretaren kontra daudenak Biriatuarrak, ezagutzen ditut, batek nerekin lan egin du Etxenagusian.
Donibanetik ere etorri da jendea, Urrunatik, baita ere Oiartzundik, Oreretatik, Lezotik, hau da hau, hemen elkartu den jendetza.
Nere ustez Bidasoaren bailaran gustatu eginda Udaletxearen egitasmoa eta pozik etorri da Tren zaharrari agurra ematea.
Orain tarte bat aurkitu dut eta ezin dut aukera alferrik galdu, oraingoan bai, beste piskat eta….BARRENEN NAGO !!!!!
Ze ondo nagon eta ze poza daukadan, zenbat aldiz amestu dudan momentu honekin!
Eta iritsi da. Azkenean iritsi da.
Zenbat aldiz, batez ere neguan, isil isilik etorri naizen hona, horregatik orain ez dut ia ia begiratu beharrik, dena ezagutzen dut.
Onartzen dut, orain berriro egon direla aldaketa batzuk, adibidez margotu egin dute, lehio batzuk berritu dituzte, ateak ere, txikikeriak.
Bestela Trena betikoa da, ez da luxu handikoa, ez da handia, baino badu xarma berezia.
Sartu orduko nabaritzen da goxotasun maitagarria, barruan sentitzen da bake zoragarria,
hitz batean esanda, nabaritzen da ez dela besteak bezelako Trena.
Ezin du izan besteak bezelakoa, bidaia ere ez da besteen bezelakoa, hemen ez da ezer izango besteen bezelakoa. Hori Hendaiako Udaletxearen erabakia da, Trena berea da eta antolakuntza osoa ere.
Hasteko hasiko gara jakiten nor den Trenaren arduraduna : Emakumea da, berrogei urte ditu, lanbidez aterki konpontzailea, berezitasun bat aipatzeagatik, ipotxa dela.
Ipotxa izatea seguraski kasualitatez izango da, nik ez dut bestela loturarik ikusten bidai honekin, ipotxa edo bi metroko pertsona, berdinak dira Zoriona oparitzeko momentuan, zeren hori da bidaiaren mamia, behar duenari Zoriona oparitzea.
Ze ideia eduki zuen Rafaelek !! Pentsatzen jarrita bete betean asmatu du, zeren, pertsona bati zerbait oparitzen hasi ezkero, ederrena Zoriona da. Zer dago ederragoa Zoriona baino?
Momentu honetan ez dago ezer berezirik aipatzeko eta deskribatuko dut piskat, nolakoa den trena, bai kanpotik eta bai barrutik.
Lehendabizi esan behar dudana da Trena ez dela oso handia, ezta txikia ere, neurri ertaina esango nuke nik, bere urteak ba ditu, baina ez zaio berehala igartzen, okasiorako apaindu egin dute.
Oso ondo margotuta dago, goi partea urdin urdina da eta behekoa beltza, oso polita dago ikusteko. Beno, nik hala ikusten dut, agian asko maite dudalako.
Barrua ere, oso polita utzi dute, garbi ikusten da maitasunez lan egin dutela Udaletxeko langileek.
Kabina, treneko gidariaren txokoa nahiko handia da, ba dago lekua, agian batzutan bi gidari beharko ditu Trenak, ez dakit, ni ez naiz oso jakintsua Tren kontuan.
Garbi ikusten dena, egongela dela Treneko gela handiena eta hemen egingo dela ia, ia dena, otorduak, bilerak, eztabaidak, parrandak, bidaiariei ongi-etorriak, hitz batean esanda, treneko bizia.
Egongela atzean utzita, hemen daude komonak, dutxak eta ondo ondoan beste egongela txikia, hau izango da bilera bereziak egiteko. Neri hala iruditzen zait.
Lehiotik begira nagoela zerbaitek harritu egin nau. Sekulako jende pila bildu da trenaren ate aurrean. Ez dut ulertzen zer izan daiteken.
Hau ikusi egin behar dut. Zer da hau Jaun-Andreok!! Hirurehun kiloko gizona dago ate ondoan ezin igo. Hurbildu egin behar dut piskat hobeto ikusteko.
Patxiku Egiazabal, Hendaiako itsua dago berriketan Miren Arregirekin, Treneko arduraduna. Zer ote ari diren esaten elkarri.
Udaletxeko langileak sartu dute trenera Patxiku, bera eta beste hamar kaxa garagardorekin.
Hau ez dago ulertzerik eta orain datorrena gutxiago. Hendaiako itsua da Zorionaren Treneko gidaria!!!
Hori bai dela fuertea!!!
Nik ez dakit zer egin, beldurra ematen dit baldintza hauetan bidaiatzea.
Beno, bidaia hasi egingo dut eta ezin baldin ba dut jarraitu, jaitsi egingo naiz eta kitto!!!
Bitartean ari dira sartzen pertsona gehiago, adibidez orain bi sikologa sartu dira, biek ileapaintzaileak , bi neska katxarro.
Bat Biriatukoa da Ainhoa Halzuet eta bestea Hendaiarra Idoia Aranzabal, hau piskat ezagutzen dut. Nere ustez lesbianak dira, musuka sartu dira eta oraindik ez dira gelditu, seguraski bikotea dira edo nahi dutena izango dira.
Udaletxeko bi langile ere bidaiatuko dute gurekin, badaezpada, zeren Trena ahal du gelditu edo beste zerbait gertatu. Bat da Benat Arruti eta bestea Paskal Lujanbio.
Nik ikusten dudan bezela, hemen edozer gauza gerta daiteke, hala ere, ba dirudi aurrera egingo dugula. Miren ate ondoan dago, oraindik pertsona batzuk falta dira, adibidez sukaldaria eta beste norbait, ez naiz gogoratzen orain.
Treneko ateak itxi baino lehenago, Alkatea eta zinegotziak etorri dira Trena agurtzera. Oso momentu hunkigarria da hau, malko batzuk erori dira Hendaiako lurretan.
Patxikuk Trena ipini du martxan, orain Mirenek hitz batzuk esan ondoren, ba goaz.
--Lehendabizi mila esker denoiri herriko Udaletxearen partez, bidaira dohainik etortzeagatik. Hori esanda, esan behar dut, Trenean egongo direla arau batzuk eta arau hoiek denok, denok bete behar ditugula.
Guk ezin dugu Trenetik jaitsi ezertarako, bidaiariak hartu behar dute Trena martxan, beti martxan, zeren Trena ez da inoiz geldituko.
Bidaiari denak sartu behar dute Trenera haritz ostoarekin, bestela ezin dute sartu.
Eta orain ba goaz, jarri MUSIKA !!!! MUSIKA DA ZORIONAREN ABERRIA!!!!
Trena hasi da martxan, mundu guzia hasi da txaloka, ikaragarria da hemen dagoen jendetza, ikusi egin behar dira 700.000 pertsona dantzan, ikustekoa da benetan !!
Pena ematen du hemendik alde egitea, pena handia, baina hala da tratua, guk gure itzulia eman behar dugu.
Ikusten da Trena ez dela abiada handikoa, ezta behar ere, poliki joanez errezago egiten dira gauzak, presak oso buru gutxi du.
Geltokia uzten ari garela, hara non, ikusten dudan Bittor Bizkor, gizarajoa duen guztia ematen ari da, baina ezin du Trenera igo, herrena da.
HURRENGO KAPITULUA
MAITASUNA BEHAR DUT
--Lehendabizi mila esker denoiri herriko Udaletxearen partez, bidaira dohainik etortzeagatik. Hori esanda, esan behar dut, Trenean egongo direla arau batzuk eta arau hoiek denok, denok bete behar ditugula.
Guk ezin dugu Trenetik jaitsi ezertarako, bidaiariak hartu behar dute Trena martxan, beti martxan, zeren Trena ez da inoiz geldituko.
Bidaiari denak sartu behar dute Trenera haritz ostoarekin, bestela ezin dute sartu.
Eta orain ba goaz, jarri MUSIKA !!!! MUSIKA DA ZORIONAREN ABERRIA!!!!
Trena hasi da martxan, mundu guzia hasi da txaloka, ikaragarria da hemen dagoen jendetza, ikusi egin behar dira 700.000 pertsona dantzan, ikustekoa da benetan !!
Pena ematen du hemendik alde egitea, pena handia, baina hala da tratua, guk gure itzulia eman behar dugu.
Ikusten da Trena ez dela abiada handikoa, ezta behar ere, poliki joanez errezago egiten dira gauzak, presak oso buru gutxi du.
Geltokia uzten ari garela, hara non, ikusten dudan Bittor Bizkor, gizarajoa duen guztia ematen ari da, baina ezin du Trenera igo, herrena da.
HURRENGO KAPITULUA
MAITASUNA BEHAR DUT